ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Baztan Futbol Taldeak bana berdindu du hirugarren mailara igateko joaneko partidan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 8a

Bana berdindu zuten Baztanek eta Cantolaguak larunbatean Giltxaurdin erta, beraz, heldu den larunbatean Zangozan erabakiko da hirugarren mailara zein igaten den. Argazkia: Ondikol

Errugbian, berriz, Sarako Izarra Frantziako hirugarren mailako finalerdietarako sailkatu da Lit-et-Mixeko partida lehiatua irabazi ondotik.

Partida garrantzitsuak zituzten asteburuan Baztan Futbol Taldeak eta Sarako Izarra errugbi taldeak. Baztandarrek, hirugarren mailarako igoera faseko joaneko partida jokatu zuten larunbatean Giltxaurdin Cantolaguaren kontra. Zangozakoak aitzineratu ziren bigarren zati erditsuan, baina baztandarrek berdinketa lortu zuten, Mikel Sansiñenak ia partidako azken jokaldian lortutako golari esker. Bera, datorren larunbatean 18:00etan Zangozan jokatuko den itzulerako partidan erabakiko da Doneztebe eta Gazte Berriak Ansoain taldeekin batera, hirugarren mailara igoko den taldea. Partida horretara joateko autobusak antolatuko dituzte Elizondotik. Sarako Izarra errugbi taldeak, berriz, Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako parida lehiatua irabazi zuen igandean Landetako Lit-et-Mixen, Rugby Club Pomarez-Amou taldearen kontra (24-22).

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikotik hirugarren mailara igoera fasea, joanekoa

Baztan KE 1 (Mikel Sansiñena) – CD Cantolagua 1. Itzukerakoa datorren larunbatean 18:00etan Zangozan.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako txapelketako final laurdenak

Sarako Izarra 24 – Rugby Club Pomarez-Amou 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun