[GUTUNA] Intsumisoei esker soldaduskarik ez!

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 5a

Intsumisoen mugimenduari esker onak emanez, idatzi hauxe partekatu nahi izan du Juanjo Irazoki Errandoneak. 

Aurten 25 urte bete dira derrigorrezko soldaduska kendu zenetik intsumisio mugimenduari esker. 1990eko hamarkadan milaka euskal gazte, intsumisio mugimenduaren bidez, soldaduska amaitzeko gai izan  ziren.  Epaiketa ugari, jende aunitz espetxeratua, lanpostua galdu zuten gazteak… bide gogorra.

Idatzi honen bidez intsumisoei omenaldi xume bat eskaini nahi diet gogoan ditugula adieraziz eta gaur egungo gazteei gertatukoa transmitituz.

Edurne Elizondo kazetari beratarrak dioenez, «gizarteak ahantzi egin du intsumisioaren borroka, eta desobedientzia zibilaren aldeko eredua».

Gaur egun  edozein arazoren, gatazkaren, injustiziaren…. aurrean sarritan aditzen dugu: «Es lo que hay».

Hartu intsumisoen eredua eta aurre egin egoerari!

Mugimendu molde honek oraindik ere balio dezake bertzelako borroketan: Lan baldintza kaxkarrak hobetzeko, bankuen totalitarismoa desagertzeko, publizitatearen inbasioa bukatzeko, Israel eta Ameriketako Estatu Batuen terrorismoa suntsitzeko… (Global Sumud Flotillari egindako erasoa salagarri).

Gizartea, eta sistema neurri batean, behintzat alda daitekeela erakutsi ziguten intsumisoek, mila esker aunitz!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun