ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Baztan Futbol Taldeak hirugarren mailara igateko lehen urratsa eman nahi du larunbatean Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 5a

Baztan Futbol Taldeak Giltxaurdin jokatuko du hirugarren mailarako igoera faseko joaneko partida larunbatean. Beti bezala, zaleen babesa nahi dute helburu handia lortzeKO lehen urratsa emateko. Argazkia: Ondikol

Errugbian, berriz, Sarako Izarrak Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako partida jokatuko du Lit-et-Mixen.

Ekainean sartuta, kirol denboraldia bukatua da eskualdeko talde gehien gehienentzat, baina futbolean eta errugbian, oraindik partida garrantzitsuak dituzte Baztanek eta Sarako Izarrak. Baztandarrek, hirugarren mailarako igoera faseko joaneko partida izanen dute larunbatean Giltxaurdin Cantolaguaren kontra. Astebete beranduago itzulerakoa jokatu beharko dute Zangozan. Saratarrek, Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako partida jokatuko dute igandean Landetako Lit-et-Mixen, Rugby Club Pomarez-Amou taldearen kontra.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikotik hirugarren mailara igoera fasea, joanekoa

Baztan KE – CD Cantolagua, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako txapelketako final laurdenak

Sarako Izarra – Rugby Club Pomarez-Amou, Landetako Lit-et-Mixen, igandean 15:00etan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun