Zeinuen hizkuntzari ikusgarritasuna emateko helburua du Hondarribia-Izaba arteko 157 kilometroko ibilaldiak
Maiatzaren 31n Hondarribiko Higer itsasargitik Irunerako bidea egin zuten eta bertan egin zuten irteera ekitaldia. Ekainaren 1ean, astelehenean, Irun eta Bera arteko bidea egin zuten; ekainaren 2an, asteartean, Beratik Elizondoraino joan dira.
Ekainaren 3an, asteazkenean, Elizondotik Urkiagako gainera joanen dira, ekainaren 4an Urkiagatik Auritzera, ekainaren 5ean Auritzetik Aezkoara, ekainaren 6an Aezkoatik Otsagabira eta ekainaren 7an Otsagabitik Izabara.