Nafarroak Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak astelehen honetan aurkeztu du Baluarte auditorioan Kultur programaren 31. edizioa. Aurten, Nafarroako 42 herritan kontzertuak eta dantza emanaldiak eskainiko dira (tartean Beran, Zugarramurdin, Elizondon, Leitzan eta Donamarian), eta, horrez gain, Myriam Cameros Sierraren marrazki eta eskultura erakusketa bat izanen da Bertizko Jauregian. Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak sustatutako ekimen honek, toki entitateekin lankidetzan antolatuta, Nafarroa osoan kalitatezko programazio artistikoa eskaintzea du helburu, baita Nafarroako ondare historiko, artistiko eta naturalaren balioa nabarmentzea ere.
Eskualdeko emanaldiak
- Uztailaren 3an, ortziralean 19:00etan, Apotheke taldeak Apotheke 90 musika elektronikoko kontzertua emanen du Berako Herriko Etxeko Plazan.
- Uztailaren 18an, larunbatean 12:00etan, Gari&Maldanbera taldearen Gari 30 urte kontzertua Zugarramurdiko lezeetan 12:00etan.
- Abuztuaren 2an, igandean 19:00etan, Erain konpainiaren Sin fichero adjunto dantza garaikide ikuskizuna Elizondoko Foruen Plazan.
- Irailaren 13an, igandean 19:00etan, Txori Zuri Dantza Taldearen Txori Zuri Dantzan ikuskizun folklorikoa Leitzako Euskal Herria Plazan.
- Irailaren 19an, larunbatean 19:00etan, Hondora musika taldearen Hondoratu eta azalera irten musika emanaldia Donamariako frontoian.
Myriam Cameros Sierraren ‘Medicinas/Sendagaiak’ marrazki eta eskultura erakusketa Bertizen
Emanaldiez gain, Kultur programak arte plastikoen erakusketa bat ere badu, eta aurten Myriam Cameros Sierra izanen da protagonista, Medicina/Sendagaiak marrazki eta eskultura erakusketarekin. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra ikusgai izanen da Bertizko Jaurerrrian.
Uztailean eta abuztuan Bertizko Jauregian bisitatu ahal izanen den proposamen honetan, egileak ibilbide bisual bat eskaintzen du paper gaineko marrazkien eta eskultura txikien bidez; bertan, landareekin eta animaliekin nahasten eta eraldatzen diren gorputzak irudikatzen dira. Erakusketaren barrenean, uztailaren 16an, ortzegunean, 11:30etik 13:00etara bisita gidatua eskainiko dute zuzeneko marrazkiarekin. Gehienez 25 lagun. Publiko guztiari irekia.
Uztailaren 29an, asteazkenean, 11:00etatik 13:00etara, Akelarre ilustratua helduentzat. Gehienez 15 lagun.
Abuztuaren 16an, igandean 11:00etatik 12:3e0era, Pertsonaia fantastikoen sorkuntza tailerra, 6 eta 12 urte artekoei zuzendua (heldu batek lagundua). Gehienez 20 lagun.