Eskoriatzako partida nagusia distiratsua baino gehiago, orekatua eta berdindua izan zen distiratsua baino eta bertan Nora Mendizabal gailendu zen guztien gainetik, nahiz eta ezin izan zuen azkenean garaipena eskuratu. 21-16 atzetik zirela, berak hartu zuen bikotearen zama bizkar gainean eta 21-21 berdintzea lortu zuen, baina azken tantoan ezin izan zuen ezker paretan sartutako pilota bat frontisean jarri. Lehia gorabeheratsua izan zen, lehen tantoetan urdinak joan ziren aurretik, baina zortzigarren tantotik aurrera Sagarduik eta Osesek aldea ireki zuten markagailuan. Funtsean, aurrean desorekatu zuen lehia, Sagarduik egin eta desegin egin zuen bitartean –tanto asko lortu baina baita galdu ere– Insaustik ezin izan zion eutsi bere aurkariari. Gauzak horrela, Sagardui-Osesek puntu erraza eskuratuko zuela zirudien, baina Nora Mendizabalek ikara eta beldurra sartu zien gorputzean, nahiz eta azkenean puntua eurena izan den.
Promesa mailako Eskoriatzako partidan, Balerdik eta Sorondok 18-10 irabazi zieten Lizarralderi eta Dunixe Alberro iturendarrari.