
Nafarroako kadete eta infantil mailako mendi lasterketa selekzioko kirolariak Jaenen.
Asteburuan Jaenen jokatutako autonomia arteko txapelketan izan dira Manttaleko Alaitz Urrutia arraioztarra eta Alain Gajate lesakarra eta Errekako Itzar Aritu legasarra
Asteburu honetan mendi lasterketen Espainiako Automia Erkidegoetako selekzioen txapelketa (CESA) jokatu da, Alcaudeten, Jaenen. Nafarroako selekzioan 11 gaztek parte hartu dute, infantil eta kadete mailetan, eta bertan eskualdeko hiru korrikalari izan dira: Manttale Mendi Lasterketa taldeko Alaitz Urrutia Telletxea arraioztarra eta Alain Gajate Aleman Lesakarra, eta Errekako Itzal Aristu Uzkiaga legasarra. Larunbatean, kilometro bertikala izan zuten, eta igandean mendi lasterketa. Tenperatura oso altuak izanda ere, gustura ibili ziren korrikalari gazteak, esperientzia polita izan zuten eta errepìkatzeko prest itzuli dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.