Beti Gazte hirugarren izan da Nafarroako launakako sokatira txapelketa mistoan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 1a

Txantrea A txapeldun, Berriozar A bigarren eta Beti Gazte hirugarren, Nafarroako launakako sokatira txapelketa mistoan, larunbatean San Martin Unxen.

Nafarroako launakako sokatira txapelketako azken txapelketa, txapelketa mistoa, jokatu dute larunbatean San Martin Unxen, 280 kiloko kategorian. Txantrea izan da txapeldun, Berriozar A bigarren eta Beti Gazte hirugarren. Podiumetik kanpo gelditu dira Berriozar B laugarren, Txantrea B bosgarren, Araxes seigarren eta Antsoain zazpigarren.

Kadeteen txapelketako bigarren jardunaldia eta finala ere bertan jokatuko zuten. Maiatzaren 16an, Elizondon Antsoain A nagusitu zen eta Basaburua A izan zen bigarren. San Martin Unxeko jardunaldian, berriz, lehen postuan berdinduak gelditu ziren Antsoain A eta Basaburua A. Beraz, bien arteko finala jokatu zuten, eta honetan, Basaburua nagusitu zitzaion Antsoain A taldeari. Larunbatean San Martin Unxen laugarren izan zen arren, Elizondoko hirugarren postuari esker, hirugarren izan zen Basaburua B sailkapen orokorrean. Beraz, Basaburuko bi taldeak podiumera igo ziren. Ondotik sailkatu ziren Antsoain B, Berriozar A, Antsoain C eta Berriozar B.

Baztango Basaburuko bi taldeak igo ziren kadete mailako podiumera, lehen eta hirugarren postuan. Tartean, bigarren izan zen Antsoain A.

Honenbertzez, Nafarroako 4x4 sokatira txapelketa bukatutzat eman dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun