ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Baztan Futbol Taldeak hirugarren mailarako igoera promozioa jokatuko du

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 1a

Baztan Futbol Taldeko jokalari eta entrenatzaileak kontent, Andosillan garaipena lortu eta hirugarren mailarako igoera fasera sailkatu ondotik.

Sailkapeneko laugarren postua lortuta, hirugarren izan den Cantolaguaren kontra jokatuko du hirugarren mailara igateko txartela; lehen partida larunbat honetan Giltxaurdin, bigarrena hurrengo asteburuan Zangozan.

Maiatzeko hondarreko asteburuko jardunaldia hondarrekoa izan da eskualdeko kirol talde gehienentzat. Baztan Futbol Talde nagusiarentzat ez da hala izanen, Andosillan garaipen sufritua lortu ondotik (2-0 galtzen izan zen 58. minutura arte), hirugarren mailarako igoera fasea jokatuko du Cantolaguaren kontra (lehen partida larunbatean Giltxaurdin, itzulerakoa Zangozan). Doneztebe Futbol Taldeak galdu egin zuen ligako azken partida Erriberrin, baina igoera eta txapelketa segurtatuta zituen. Kategoria ttikiagoetan, aipagarriena Baztango neska kadeteek kopako finala irabazi zutela.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Erriberri 1 - Doneztebe FT 0

CD River Ega 2 - Baztan KE 4 (Elur Meoki, Imanol Zoko, Haritz Nuñez eta Imanol Goienetxe). Hirugarren mailarako igoera fasera sailkatu dira baztandarrak.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Zarautz B 1 - Gure Txokoa 0. Gorengoen mailara jautsiko dira Berako gazteak.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako final laurdenak

CD Municipal Ribaforada 2 - Aurrera KE 1 (Mattin Garmendia). Finalerdietatik kanpo gelditu dira leitzarrak.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Ostadar SKT 7 - Beti Gazte 0. Gipuzkoako Gorengoen mailara jautsiko dira Lesakako gaztetxoak.

Gipuzkoako mutiko kadeteen kopako finalerdiak

Lazkao 1 - Gure Txokoa 0. Finaletik kanpo gelditu dira Berako gaztetxoak.

Nafarroako neska kadeteak kopa finala

Baztan KE 4 (Nekane Hualde, Enara Urrutia, Irati Sansiñena eta Irati Mayora) – Peña Sport FC 2. Baztango neskak kopako txapeldun.

 

 

FUTBOL 8

Nafarroako alebinak azken fasea

Bigarren urtekoak

Baztan KE A 2 (Jon Ander Jaen eta Xabat Frias) – CD Alesves 4

CD La Peña Fustiñana 3 – Baztan KE A 0

Beti Gazte A 1 (Jon Almandoz) – CA Cirbonero A 1

CD San Adrian A 0 – Beti Gazte A 4 (Mikel Garcia, Izei Deskarga eta Oihan Iturbidek 2).

Finala

CD Alesves 1 – Beti Gazte 0. Lesakarrak txapeldunorde.

 

 

Nafarroako benjaminak, azken fasea

Bigarren urtekoak

CF Gazte berriak Ansoain B 6 - Gure Txokoa A 0

Gure Txokoa A 0 – CD Lodosa 0

CD Tudelano A 6 – Gure Txokoa A 0

Baztan KE A 0 – CF Gazte Berriak Ansoain A 5

Baztan KE A 2 (Luca Serban eta Kaiet Iribarren) – CD Erriberri A 3

CD Azkoyen A 3 - Baztan KE A 2 (Jon Valleren golak)

Lehen urtekoak

Baztan KE C 0 – CD Oberena C 4

Baztan KE C 0 – CD Lourdes C 2

CD Izarra C 3 – Baztan KE C 0

CF Gazte Berriak Ansoain D 3 - Beti Gazte B 0

Beti Gazte B 0 – CD Azkoyen B 4

CD Lodosa C 4 – Beti Gazte B 1 (Aimar Muruzabal)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun