Gure Eskuk antolatuta, ekainaren 7an martxa eginen dute Larhunera

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 30a

Joan den urtean Larhunen hartutako irudia.

Joan den urtean bezala, Larhun mendira joateko martxa antolatu du Gure Eskuk, «zazpi lurraldez osatutako nazioa eta herri libre bat garela» aldarrikatzeko. Dagoeneko izena emateko epea ireki du.

Martxa 09:00etan abiatuko da Berako Altzate plazatik, eta 12:00etan ekitaldia eginen dute Larhun gainean. Gure Eskuk parte hartzeko deia egin du: «Zatozte Larhunera, egun ederra pasatzera, bertako ikuspegi zoragarriez gozatzera, zazpi lurraldez osatutako nazioa garela ozen erratera eta herri libre bat aldarrikatzera».

Izena lotura honetan sartuta ematen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun