ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Baztan Futbol Taldeak igoera promoziora sailkatzeko aukera bikaina du ligako azken partidan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 29a

Doneztebe Futbol Taldeak joan den igandean lortu zuen Nafarroako Maila Autonomikoko txapeldunaren garaikurra eta ligako azken partidan ez du deus jokoan izanen. Baztanek aldiz, promozio postua segurtatu nahi du. Argazkia: Zaldua

Maiatzeko azken asteburua denboraldiko azkena ere izanen da oraindik jokatzen ari diren eskualdeko kirol talde gehienentzako.

Maiatzeko hondarreko asteburuan, hondarreko partida izanen dute eskualdeko futbol talde aunitzek. Baztan Futbol Taldeak ez luke horrela izatea nahi, larunbatean Andosillan baitu hirugarren mailarako igoera promoziorako sailkatzeko aukera bikaina. Horretarako garaipena behar du liga guztian partida bakarra irabazi duen River Ega azken sailkatuaren kontra. Doneztebe Futbol Taldeak, igoera eta txapeldun izatea lortuta, presiorik gabe jokatuko du azken partida Erriberrin. Gainerakoan, oraindik jokoan dauden futbol eta futbol-8 taldeak azken txanpan sartuak daude. Hauetako batzuk txapeldun izateko fasea jokatuko dute asteburuan. Errugbian, Sarako Izarrak atseden izanen du asteburu honetan, baina hurrengoan, ekaineko lehenbizikoan, Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako partida izanen du.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Erriberri - Doneztebe FT, larunbatean 16:00etan Erriberriko San Miguel zelaian.

CD River Ega - Baztan KE, larunbatean 18:00etan Andosillako Andolan.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Zarautz B - Gure Txokoa, ortziralean 19:45ean Zarautzeko Asti-Txiki zelaian.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako final laurdenak

CD Municipal Ribaforada - Aurrera KE, igandean 18:30ean Ribaforadako San Bartolomé zelaian.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Ostadar SKT - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Lasarte-Oriako Michelin zelaian.

Gipuzkoako mutiko kadeteen kopako finalerdiak

Lazkao - Gure Txokoa, igandean 17:00etan Lazkaoko Arizti Handi zelaian.

Nafarroako neska kadeteak kopa finala

Baztan KE – Peña Sport FC, larunbatean 10:30ean Orkoienen.

 

 

FUTBOL 8

Nafarroako alebinak azken fasea

Baztan KE A – CD Alesves, larunbatean 10:55ean Villafrancako El Palomar zelaian.

CD La Peña Fustiñana – Baztan KE A, larunbatean 11:35ean Villafrancako El Palomar zelaian.

Beti Gazte A – CA Cirbonero A, larunbatean 10:55ean Villafrancako El Palomar zelaian.

CD San Adrian A – Beti Gazte A, larunbatean 11:35ean Villafrancako El Palomar zelaian.

Nafarroako benjaminak, azken fasea

CF Gazte berriak Ansoain B - Gure Txokoa A, larunbatean 10:40an Erriberriko San Miguel zelaian.

Gure Txokoa A – CD Lodosa A, larunbatean 11:30ean Erriberriko San Miguel zelaian.

CD Tudelano A – Gure Txokoa A, larunbatean 11:55ean Erriberriko San Miguel zelaian.

Baztan KE A – CF Gazte Berriak Ansoain A, larunbatean 10:40an Erriberriko San Miguel zelaian.

Baztan KE A – CD Erriberri A, larunbatean 11:05ean Erriberriko San Miguel zelaian.

CD Azkoyen A - Baztan KE A, larunbatean 12:20an Erriberriko San Miguel zelaian.

Baztan KE C – CD Oberena C, larunbatean 10:55ean San Adrianen.

Baztan KE C – CD Lourdes C, larunbatean 11:20an San Adrianen.

CD Izarra C – Baztan KE C, larunbatean 12:35ean San Adrianen.

CF Gazte Berriak Ansoain D - Beti Gazte B, larunbatean 10:55ean San Adrianen.

Beti Gazte B – CD Azkoyen B, larunbatean 11:45ean San Adrianen

CD Lodosa C – Beti Gazte B, larunbatean 12:10ean San Adrianen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun