Señora Sariketako finalera sailkatu dira Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 27a

Zizurko kanporaketan aritu zen taldea. Argazkia: Bertsoa.eus.

Larunbatean Señora Sariketako bigarren eta azken kanporaketa jokatu zuten Zizurren, eta hala, erabakia gelditu da ekainaren 6an Plentzian izanen den finalean ariko diren sei bertsolariak zein izanen diren.

Kattin Madariaga aranztarrarekin eta Kattalin Lizarraga leitzarrarekin batera, Oihana Iguaran, Ana Picallo, Maider Altuna eta Lide Arregi ariko dira Señora Sariketaren VI. edizioko finalean. Baionan Nahia Etxeberrik lortu zuen txartela baina ezin izanen du ekainaren 6an Plentzian egon eta Maider Altuna ariko da bertsotan.

Zizurko kanporaketako publikoa. Argazkia: Bertsoa.eus

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun