Goiuri Zabaletak galdu egin du San Fermin torneoko jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 26a

Goiuri Zabaleta leitzarra pilota astintzen, Arrizabalaga eta Oses begira erne dituela. Partida gogor baten ondotik gorriak nagusitu ziren.

Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertiz sunbildarrak –igandean Berrizen Uxue Osesek ordezkatu zuen– bideratua dute Sanfermin Torneoko finalerdietarako txartela, Berrizen jokatutako partida gogor batean, Goiuri Zabaleta leitzarrari eta Itsaso Erasuni 22-20 gailendu eta gero. Igandekoarekin, bi puntu dituzte gernikarrak eta sunbildarrak bi partidetan eta birtualki bideratuta utzi dute hurrengo f

Igandean Berrizen, Erasunekin batera, 20-22 galdu zuen Arrizabalagaren eta Bertizen ordezko aritu zen Osesen kontra

Berrizko partidak bi zati desberdin izan zituen; lehenengoan Arrizabalaga-Osesek erraz alde egin zuen markagailuan (9-0), hein handi batean Itsaso Erasuni kosta egin zitzaiolako pilotalekuari neurriak hartzen, ez zen batere eroso egon eta erraztasun handiak eman zituelako. Pixkanaka, ordea, leitzarra eta zizurkildarra partidan sartzen joan ziren, indarrak parekatu ziren eta lehia polita eskaini zieten pilotalekura joandakoei. Berdinketa ugari ziren bigarren txanpa honetan, hamahiruna, hamaseina, hemezortzina eta, azkena hogeina. Puntua edozein aldetara eror zitekeela zirudien azken parte horretan, Olatz Arrizabalagak bi sake bikain atera zituen, abiadura handian ateratakoak eta baztertuak eta hala lortu zuten garaipen garrantzitsu hau gernikarrak eta Osesek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun