Joanes Olaizola txirrindulari leitzarra nagusitu da Berako 43. Felix Errandonea Memorialean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 25a

Berako Gure Txokoa elkarteak antolatutako Felix Errandonea 48. Memoriala-Berako Saria egin zen maiatzaren 24an. Igandeko bero sargoriari aurre egin behar izan zioten junior mailako txirrindulariek eta hamaseiek bakarrik lortu zuten 88 kilometroko ibilbidea osatzea. Zazpi bizkorrenak elkarrekin ailegatu ziren Berako helmugara eta horien artean bizkorrena Aurrera-Zu eta biok taldeko Joanes Olaizola Fuentes leitzarra izan zen (2.20.45). Denbora berean, bigarren izan zen Sakana Group-Aralar taldeko Ekai Erdozia eta hirugarren Vizcay Hermanos taldeko Joritz Barberena Meoki lekaroztarra, berriki lortutako kategoriako Nafarroako txapeldunaren maillotarekin. Aipatzekoa da Aurrera-Zu eta biok taldeko Aratz Gurrutxaga Olazabal zazpigarren izan zela.

Azken sprintean nagusitu zen, Ekai Erdoziaren eta Lekarozko Joritz Barberenaren aitzinetik

Mendiko sailkapena Volvo Arregui-CYA-Rower taldeko Diego Grandak irabazi zuen eta tarteko helmugen sailkapena Vizcay Hermanos taldeko Erik Laiglesiak. Taldekako sailkapena ere Vizcay Hermanos taldeak irabazi zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun