Ekaineko itsas bidaia prestatzeko hitzordua asteartean eginen dute Arkupeak elkarteko kideek

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 25a

Mikonos (Freepik).

Kreta, Rodas, Santorini, Istanbul, Mikonos... Horiek izanen dira ekainaren 5etik 12ra Greziako uharteetara eta Istanbulera antolatutako itsas bidaian bisitatuko dituzten tokietako batzuk. 

Bada egunak hurbiltzen ari direla ikusita, bidaiari buruzko informazio zehatz guztia emateko eta izan daitezkeen zalantzak argitzeko, bilera bat eginen dute bihar. Doneztebeko zineman, 16:30ean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun