Zeberio II.a eta Mitxeo, Mikelarenaren eta Ionen kontra ariko dira lehen partidan eta Utergaren ordez ariko den Sagaseta eta Agirrezabala, Matxin III.aren eta Otanoren kontra bigarrenean
Jaialdian biltzen den dirua, oraingoan ANECS elkartearen alde izanen da, Zangozaldean eri dauden haurrak eta familiak biltzen dituen elkartearen alde, alegia. Hamar euroko dohaintza ordaindu beharko da sarrera; 16-22 urte artekoek bortz eurokoa eta hortik beheitikoek doan.