Laxoa txapelketako asteburuko bi partidak Arraiozen jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 22a

Arraiozko plaza dotoreak hartuko ditu laxoa txapelketako asteburuko bi partidak.

Laxoa Elkarteak antolatutako Baztan-Errekako Laxoa Txapelketaren berrogeita seigarren edizioko hirugarren jardunaldiko bi partida jokatuko dituzte asteburu honetan Arraiozko plazan.

Arraioz Zubiondoa-Indakoa taldea eta Doneztebe Apeztegia izanen dira aurrez aurre maiatzaren 23an, larunbatean 17:00etan hasita Arraiozko plaza dotorean. Igande goizean ere, 11:30ean, Arraiozen ariko dira Irurita Migelene eta Doneztebe Titi. Iruritako taldeak etxeko partidak Arraiozen jokatuko ditu aurten. Hirugarren jardunaldiko Oiz A eta Oiz B taldeen arteko norgehiagoka gibeleratu egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun