ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Igoera fasea jokatuko dute gaur hasita Errekako emakumeek Errenterian eta gizonek Alacanten

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 22a

Errekako emakumeak eta gizonezkoak ligako txapeldun izan ondotik, maiatzaren 3an. Asteburu honetan mailaz igateko aukera izanen dute neskek Errenterian eta mutilek Alacanten.

Futbolean, ligako txapeldun izan daiteke Doneztebe eta errugbian, hirugarren mailako Frantziako txapelketako final zortzirenetan derbia jokatuko dute Sarako Izarrak eta Ziburuk Arrangoitzen.

Denboraldiko azken txanpan sartuak daude eskualdeko kirol talde gehienak eta asteburu hau handia izan daiteke horietako batzuentzat, Doneztebeko eskubaloi eta futbol taldeentzat batez ere. Eskubaloian, sektoreko txapelketa edo igoera fasea jokatuko dute Errekako bi talde seniorrek, emakumeek Errenterian eta gizonek Torrellanon (Elx, Alacant). Futbolean, etxean Nafarroako lehen maila autonomikoko txapeldun izan daiteke igandean Doneztebe. Horretarako berdinketa aski luke, baina bigarren sailkatua, Gazte Berriak Ansoain dator bisitari, final kutsuko norgehiagokan. Baztanek ere garaipena behar du promozio postuetatik ez urruntzeko. Gipuzkoako ligan ari diren Beti Gaztek eta Gure Txokoak ligako azken partidak jokatuko dituzte, deus handirik ez dutela jokoan. Errugbian, aldiz, Frantziako txapelketako final zortzirenetan Sarako Izarra eta Zibururen arteko euskal derbia jokatuko dute Arrangoitzen, final laurdenetako txartela jokoan.

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Doneztebe FT – CF Gazte Berriak Ansoain, igandean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE – CD Lerines, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte - Bergara KE, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Texas Lasartearra CD - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Lasarte-Oriako Michelin zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopako final laurdenak

Baztan KE B – Peña Sport CF B, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Gure Txokoa – Santo Tomas Lizeoa, ortziralean 19:30ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte – Internacional CD, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopa

UD Mutilvera A - Aurrera KE, larunbatean 16:00etan Arangurenen.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako final zortzirenak

Aurrera KE – CM Funes, igandean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte – Ordizia KE, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Intxaurdi, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadeteak kopa finalerdiak

CD Ademar - Baztan KE, larunbatean 12:00etan Sarrigurengo Maristasen.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen faseko kanporaketak

Tolosa CF 3 - Gure Txokoa A 2 (Jon Martikorena eta Angel Taberna), asteazkenean jokatua, finaletik kanpo gelditu dira beratarrak.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B – Billabona, igandean 10:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Gure Txokoa – UDA Arizmendi, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

 

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak kopan final laurdenak

CD Amigó A - Gure Txokoa, larunbatean 11:30ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako alebinak bigarren fasea

CD Cantolagua A - Baztan KE A, larunbatean 12:00etan Zangozako Cantolaguan.

Beti Gazte A – JD San Jorge A, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A – CD Aoiz A, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

CD Cendea de Cizur - Doneztebe FT B, larunbatean 11:00etan Astrainen.

Doneztebe FT A – CD San Ignacio A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Salesianos - Aurrera KE B, larunbatean 10:00etan Sarrigurengo Salesianosen.

Aurrera KE A – UD Beriain, larunbatean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.

CD Lezkairu B - Beti Gazte B, igandean 17:30ean Iruñeko Soto Lezkairun.

CD Valle de Egues D - Baztan KE B, larunbatean 11:00etan Sarrigurenen.

JD San Jorge B - Beti Gazte C, larunbatean 11:00etan Iruñeko San Jorgen.

Baztan KE C – JD San Jorge C, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT C – AD Mendillorri D, larunbatean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Inter de Pamplona B - Gure Txokoa B, larunbatean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako benjaminak, bigarren fasea

Doneztebe FT A - Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE B - Beti Gazte A, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Baztan KE A atsedena.

Rotxapea CD A - Aurrera KE A, larunbatean 13:15ean Iruñeko El Irati zelaian.

AD San Juan D - Aurrera KE B, igandean 11:00etan Iruñeko San Juanen.

 

 

ESKUBALOIA

Igoera fasea

Emakumeak, Errenterian

Erreka KE – Handbal Sant Cugat, ortziralean 17:00etan.

Erreka KE – Alfarnatejo Ciudad Jardin, larunbatean 17:00etan.

Erreka KE – Ereintza Eskubaloia, igandean 10:00etan

 

Igoera fasea

Gizonezkoak Torrellanon (Elx, Alacant)

Erreka KE – Torrellano Torrebanda, ortziealean 20:00etan.

Erreka KE – CB Parla, larunbatean 20:00etan.

Erreka KE – Ciudad de Granada, igandean 10:00etan.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako txapelketako final zortzirenak

Sarako Izarra – Ziburu, igandean 15:00etan Arrangoitzeko Mendibista zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun