Lurberri programako laguntzak eskatzen dituzten gazteen %62 INTIA ikastaroen bidez kualifikatzen da

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 19a

INTIAK emandako lehen ikastaroa bukatu dutenek astelehen hartu zituzten beraien diplomak.

27 gaztek hartu dute astelehen honetan INTIA sozietate publikoak emandako nekazaritza sektorean sartzeko ikastaroa bukatu dela egiaztatzen duen diploma. Titulu honen bidez, ikasleek gaitasun profesional egokiak dituztela frogatu dezakete, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kudeatzen dituen nekazaritza sektoreko gazteen lehen instalaziorako laguntzak jasotzeko. Izan ere, 27 gazte horietatik 23k lehen instalaziorako Lurberri programaren laguntzak eskatu dituzte edo dagoeneko badituzte.

Urtean egiten diren bi ikastaroetatik lehen ikasturte hau akitu duten 27 gazteetatik (18 gizon eta 9 emakume) 16 nekazaritzan lanean hasiko dira eta 11 abeltzaintzan, hauetatik lau eskualdean

INTIA funtsezko zeregina betetzen ari da gazteentzako aholkularitzan eta prestakuntzan, eta, hain zuzen ere, lehen instalazioko Lurberri programako laguntzak eskatzen dituzten Nafarroako gazteen % 62 ikastaro horien bidez kualifikatzen da. Nabarmendu behar da Lurberri programa, belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko, 2024tik dagoela martxan, eta, bigarren urtean, aurrekontua % 20 handitu dela, gazteen eskaera handia dela eta.

Urtean egiten diren bi ikastaroetatik lehen ikastaroa akitu duten 27 gazteetatik (18 gizonezko eta 9 emakumezko) 16 nekazaritzan arituko dira eta 11, abeltzaintzan (hauetatik lau Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdean).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun