Duela bi aste Zangozan bezala, igande honetan 23 urtez beheitikoan ez ezik, scratcheko proban ere garaile suertatu da sunbildarra
Eneit Bertizek ordubete, 24 minutu eta 22 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta nagusitasunez irabazi zuen. Scratchean, erraterako, hiru minutu baino gehiago atera zien bigarren eta hirugarren izan ziren David Oteiza (1.27.44) eta David Puente (1.27.45) taldekideei. 23 urtez beheitikoan aldea oraindik handiagoa izan zen. Kategoria honetan bigarren Lacunza Construcciones taldeko Santiago Iriarte izan zen (1.30.19) eta hirugarren Saltoki Orbea taldeko Mikel Telletxea gazteluarra (1.30.21).
Aipatzekoa da junior mailan bigarren izan zela Saltoki Orbea taldeko Unai Iñarrea igantziarra, baina lider segitzen du bere kategorian eta kadete mailan garaipena lortu zuen berriz ere Saltoki Olza taldeko Sara Garcia Sanzberro sunbildarrak. Hau ere lider da bere kategorian.