Ekaineko itsas bidaiaz informatzeko bilera maiatzaren 26an
Ekaineko Kreta, Rodas, Santorini, Istanbul, Mikonos... Horiek izanen dira ekainaren 5etik 12ra Greziako uharteetara eta Istanbulera antolatutako itsas bidaian bisitatuko dituzten tokietako batzuk.
Bada egunak hurbiltzen ari direla ikusita, bidaiari buruzko informazio zehatz guztia emateko eta izan daitezkeen zalantzak argitzeko, bilera bat eginen dute heldu den astean. Hitzordua, maiatzaren 26an, asteartea, izanen da, Doneztebeko zineman, 16:30ean.
Lourdesera ateraldia maiatzaren 28an
Lourdesera, maiatzaren 28an joanen dira Arkupeak elkarteko bazkideak. 71 lagun apuntatu dira, eta autobusetan joanen dira. Han, eguerdiko meza aditu ondotik, mahaiaren bueltan bazkaltzeko bilduko dira. Arratsaldean, gaixoen prozesioan parte hartuko dute.