Hainbat txapel lortu dituzte eskualdeko mutikoek larunbatean eta neskek igandean Labriten
Larunbatean Labriten jokatutako finaletan, benjamin mailan, Bortziriak pilota elkarteko bi bikoteren arteko lehia izan zen eta Joel Igoa eta Hegoi Otazo etxalartarrek 18-10 irabazi zieten Erik Machori eta Unai Mikelperizenari.
Alebin mailan, Txarutako Mikel Agerralde eta Oihan Etxenike iruritarrek 8-18 galdu zuten Abaxitabidea elkarteko Etxeberriaren eta Narvaezen kontra.
Infantil mailan, Bortziriak pilota elkarteko Erik Igoa etxalartarrak eta Txarutako Mikel Iñarrea iruritarrak 18-8 irabazi zieten Leitzako Aurrerako Iraitz Andiarenari eta Egoi Zabaletari.
Kadete mailan, Beti Onakeko bikoteen arteko finalean, M. Ezkurrak eta Sergio Santestebanek 22-11 irabazi zieten Mattin Leiza iturendarrari eta E. Rekalderi.
Jubenil mailan, azkenik, Irurtzunen ari diren Goizuetako Markel eta Julen Salaberria anaiek 22-10 irabazi zieten Aurrerako Julen Baleztena eta Oinatz Alkorta leitzarri.
Txapelketan parte hartu zuten pilotari guztiek hartu zituzten beraien sariak.
Igandean neskak
Igandean Labriten jokatutako finaletan, nesken artean, alebin mailako finalean, Arkupe elkarteko Maddi Iratzoki igantziarrak eta Eneritz Muñoa lesakarrak 18-6 irabazi zieten Berriozarreko Monleon eta Ruizi.
Infantil mailan, aldiz, Ados pilota elkarteko Vidanek eta Baleztenak 18-6 irabazi zieten Arkupeko Ainara Hita eta Joana Iratzoki igantziarrei.
Kadete mailako finalean, Ardoiko Crespok eta Gomezen 22-17 irabazi zieten Ados Pilotako Garazi Imaz leitzarrari eta Dunixe Alberro iturendarrari.
Jubenil mailan, azkenik, Umore Onak Alize Sagardui goizuetarrak eta Sotilek 22-10 irabazi zieten Arkupeko Amaiur eta Ainize Martinez Olazabal ahizpa lesakarrei.