ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Errekako emakumeek kopa ere irabazi dute ‘doblete’ historikoa lortzeko

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 18a

Errekako emakumeen eskubaloi taldea kopa irabazi ondotik, igande eguerdian Zizurren. Bi aste lehenago liga ere irabazi zuen. Bi tituluak inoiz lortu gabeak zituzten Doneztebeko taldeko emakumeek.

Futbolean, oraindik ez du ligako txapeldun izatea segurtatu Doneztebek eta promozio postutik atera da Baztan eta errugbian, Frantziako txapelketako final zortzirenetara sailkatu da Sarako Izarra taldea Landetan lortutako garaipen garbi batekin.

Maiatzaren 3an liga irabazi zuen Errekako emakumeen eskubaloi taldeak historian lehen aldiz, eta bi aste beranduago, kopa ere irabazi dute, berriz ere BM Ardoi taldearen kontra, baina oraingoan, zailagoa oraindik, Zizur Nagusian. Beraz, asteburu honetan Errenterian jokatuko duten sektoreko txapelketaren atarian, doblete historikoa lortu dute. Futbolean, Nafarroako lehen maila autonomikoan berri txarrak, Doneztebek berdindu eta Baztanek galdu egin baitute. Honela, doneztebarrek oraindik ez dute ligako txapeldun izatea segurtatu eta baztandarrak bosgarren dira orain, promozio postutik kanpo. Doneztebek Gazte Berriak Ansoain izanen du arerio datorren asteburuan Donezteben, final kutsuko norgehiagokan. Izan ere, hiru puntura bigarren postuan dago Antsoaingo taldea, baina oraindik igoera matematikoki segurtatu gabe du. Berdinketa aski luke Doneztebek, oraingoan bai, partida baten faltan ligako txapeldun izateko. Baztanek, berriz, nahitaezkoa du garaipena promozio postuetatik ez urruntzeko. Gipuzkoako ligan, Beti Gaztek berdindu egin zuen Zumaian eta Gure Txokoak galdu egin zuen etxean. Errugbian, Frantziako txapelketako final zortzirenetara sailkatzea lortu du Sarako Izarra errugbi taldeak, Landetan garaipen garbia lortu eta gero.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Doneztebe FT 2 (Koteto Ezkurra eta Mattin Agesta) – CD Peña Azagresa 2

CD Cantolagua 2 - Baztan KE 1 (Elur Meoki)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Zumaiako 1 - Beti Gazte 1 (Asier Taberna)

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 0 – Oiartzun B 3

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopako final zortzirenak

Baztan KE B 4 (Julen Elizaintzinek 2, Aimar Lizasoain eta Luhan Da Silva) – CD Buñuel 1. Baztandarrak final laurdenetarako sailkatuak.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Aloña Mendi 3 - Gure Txokoa 2 (Mikel Zozaia eta Peio Martikorena)

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Oiartzun KE B 2 - Beti Gazte 1 (Yeray Gerometta)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopa

Aurrera KE 0 – CD Oberena 1

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A 4 (Josu Larraiozek 2, Izai Urrutia eta Eneko Zelaieta) – CD Zizur 4

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako bigarren kanporaketa

Baztan KE B 1 (Junes Alzuri) – CD Peña Azagresa 5. Baztandarrak kanporatuak.

UD Beriein 0 - Aurrera KE 5 (Tasio Lizarraga, Hodei Sagastibeltza, Ibai Lasartek 2 eta Mattin Garmendia). Leitzarrak final zortzirenetarako sailkatuak.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Kostkas CD B 4 - Beti Gazte 1 (Xuban Magaña)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Touring 1 - Gure Txokoa 1 (Ekhiotz Iratzoki)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Touring 0 - Gure Txokoa 7 (Mara Aracuesek 3, Barbara de Caceresek 2, Alazne Errandonea eta Muskoa Lazkano)

Nafarroako neska kadeteak kopa

Baztan KE 3 (Elene Muratori, Enara Urrutia eta Irati Galarregi) – SD Lagunak 0. Baztandarrak finalerdirako sailkatuak.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa A 11 (Jon Martikorenak 6, Markel Vega, Dorian Montenegro, Unax Erkizia, Lander Espin eta beraien atean) - Arrupe Chaminade C 2

Touring CD 0 - Beti Gazte 2 (Amets Lasa eta Aratz Laka)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Lizeotarrak 0 - Gure Txokoa B 0

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

Baztan KE A 1 (Bogdan Nauc) – Berriozar CF B 4

Aurrera KE 7 (Juba Vicentek 4, Jose Luis Barberia, Xabier Loitegi eta Oscar Zubitur) – CD Ademar 2

Doneztebe FT 1 (Eki Inda) – CD Valle de Egues B 2

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

CD San Adrian 2 - Baztan KE B 2 (Gaizka Azkarraga eta Oihan Unanua)

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Elgoibar 6 - Gure Txokoa 0

Nafarroako neska infantilak kopan

Baztan KE 3 (Ainhoa Ballarena, Ariane Alzuri eta Carlota Molina) – UCD Burlades 3

 

 

ESKUBALOIA

Emakumeak kopako finala

BM Ardoi 25 – Erreka KE 27. Doneztebeko taldeak kopa ere irabazi du, liga irabazi ondotik.

Errekako emakumeak, kopa irabazi ondotik, garaipena ospatzen.

Mutil jubenilak kopan

Anaitasuna A 49 – Erreka KE 27 (asteakenean jokatua)

Neska kadeteak kopan

BM Tafalla 13 – Baztango BKT 19

Mutiko infantilak kopan

CB Burlada 29 – Erreka KE 22

Neska infantilak kopan

Baztango BKT A 30 – UDC Txantrea 33

BM Ardoi A 23 – Aurrera KE B 23

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako txapelketako final hamaseirenak

Sarako Izarra 48 – AS Penne St Sylvestre 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun