Kontuan hartu behar da errepikapenaren maiztasuna biltzen duela NASTATen estatistika honek. Hortaz, Pirinioaldean eta Erdialdeko Ekialdean, adibidez, maizen jarritakoen artean ez da mutilen izenik ageri izen guztiak desberdinak izan direlako, behin bakarrik jarriak eta errepikapenik gabe. Errepikapenak, aldiz, nesken izenetan gertatu da.
Nafarroako ipar-mendebaldean 2025ean maizen jarritako izenak
| Izena | Errepikapen kopurua |
| Laia | 6 |
| Elaia | 4 |
| Ekhi | 4 |
| Elene | 3 |
| Nare | 3 |
| Naroa | 3 |
| Uxue | 3 |
| Xune | 3 |
| Aimar | 3 |
| Aiur | 3 |
| Amets | 3 |
| Ander | 3 |
| Aratz | 3 |
| Enai | 3 |
| Eneko | 3 |
| Hegoi | 3 |
| Ibai | 3 |
| Iker | 3 |
| Julen | 3 |
| Lizar | 3 |
| Manex | 3 |
| Oihan | 3 |
| Urtzi | 3 |
Pixkanaka bada ere, gero eta gehiago dira amaren deitura lehen tokian duten haurrak.
Erregistro Zibilari buruzko Legearen Erreforma indarrean sartu zen 2017ko ekainean, eta horrek aukera eman zuen sortuberri bati lehen tokian amaren deitura jartzeko, berdintasun egoeran aitaren deituraren transmisioari dagokionez. Aukera hori handitzen ari da, pixkanaka, eta fokua Nafarroa osora zabalduz, 2010ean % 2,1 ziren amaren deitura lehen tokian hartu zuten neska-mutilak, eta gaur egun, aldiz, % 6,7 dira. Gurasoaren jatorriari erreparatuz gero, jatorri espainiarreko pertsonek osatutako bikoteak joera horren buru dira 2018tik, eta % 8ra iritsi dira 2025ean, jatorri atzerritarra dutenak % 5, eta jatorri mistoko bikoteak % 4,8.
