Gorka Goñi elbetearra gogoan izan dute Nafarroako neska gazteen futbol selekzioen arteko partidan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 15a

Gorka Goñiri elkartasuna adierazteko pankarta zelairatu zuten 15 urtez beheitiko nesken bi selekzioek Castejonen.

Castejongo zelai berriaren inaugurazioan Nafarroako 15 urtez beheitiko selekzioarekin aritu dira Baztan Futbol Taldeko Leire Zapata, Beti Gazteko Arhane Silveira eta Alazne Altxu eta Amigó taldean ari den Janire Sarobe elizondoarra.

Castejongo zelai berria inauguratzeko 15 urtez beheitiko nesken arteko partida jokatu zuten ortzegunean. Alde batetik Iruñerriko selekzioa eta, bertzetik, Nafarroako bertze eskualdetako selekzioa. Azken honetan aritu zen Baztan Futbol Taldeko Leire Zapata arizkundarra, Beti Gazteko Arhane Silveira lesakarra eta Alazne Altxu igantziarra eta Amigó taldean ari den Janire Sarobe elizondoarra. Partida banako berdinketarekin bukatu zen eta partidaren aitzinetik, bi taldeetako jokalariak, laguntzaileak eta entrenatzaileak, Baztan Futbol Taldeko Gorka Goñiri animoak emanez pankarta zelairatu zuten. Meningokoko sepsiak jota bi hankak eta beso bat galdu du 17 urteko elbetearrak.

Nafarroako 15 urtez beheitiko selekzioan eskualdeko lau neska aritu ziren. Goitiko lerroan, eskuinetik hasita lehena Leire Zapata eta ondoan, segidan, Janire Sarobe, Alazne Altxu eta Arhane Silveira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun