ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Eskubaloi kopako finala jokatuko dute Errekako emakumeek igandean Zizurren

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 15a

Errekako emakumeek ligako lauko finala irabazi zioten BM Ardoi taldeari eta bi aste beranduago talde bera izanen dute arerio kopako finalean, oraingoan beraien kantxan, Zizurren.

Futbolean, Doneztebe ligako txapeldun izan daiteke eta Baztanek promozio postuan segitzeko lehia izanen du eta errugbian, Frantziako txapelketako final hamaseireneko partida jokatuko du igandean Sarako Izarra taldeak.

Maiatzaren 3an liga irabazi zuen Errekako emakumeen eskubaloi taldeak historian lehen aldiz, eta bi aste beranduago, igande goizean, kopako finala jokatuko du, berriz ere BM Ardoi taldearen kontra, baina oraingoan, zailagoa oraindik, Zizur Nagusian. Beraz, hurrengo asteburuko sektoreko txapelketaren atarian, doblete oraindik historikoagoa lortu dezake. Futbolean ere, ligako txapeldun izan daiteke Doneztebe Futbol Taldea asteburu honetan etxean. Horretarako, bere partida irabazi eta Gazte Berriak Ansoain taldeak berea ez irabaztea beharko luke. Baztanek ere garaipena behar du promozio postuan segitzeko eta, Antsoaingo taldeak huts eginen balu, igoera zuzeneko bigarren postura hurbiltzeko. Beti Gaztek Zumaian eta Gure Txokoak etxean jokatuko dute ortzirale arratsean, jokoan deus handirik ez dutela. Errugbian, Frantziako txapelketako final hamaseirenetako partida jokatuko du Sarako Izarra errugbi taldeak Landetan.

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Doneztebe FT – CD Peña Azagresa, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Cantolagua - Baztan KE, larubatean 17:30ean Zangozan.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Zumaiako - Beti Gazte, ortziralean 21:00etan Zumaiako Aita Marin.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Oiartzun B, ortziralean 20:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopako final zortzirenak

Baztan KE B – CD Buñuel, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Aloña Mendi - Gure Txokoa, igandean 16:30ean Oñatiko Azkoagain zelaian.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Oiartzun KE B - Beti Gazte, larunbatean 18:15ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopa

Aurrera KE – CD Oberena, larunbatean 19:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A – CD Zizur, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako bigarren kanporaketa

Baztan KE B – CD Peña Azagresa, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

UD Beriain - Aurrera KE, larunbatean 12:15ean Beriainen.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Kostkas CD B - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Donostiako Matigoxotegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Touring - Gure Txokoa, igandean 14:00etan Errenteriako Fanderian.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Touring - Gure Txokoa, igandean 14:00etan Errenteriako Fanderian.

Nafarroako neska kadeteak kopa

Baztan KE – SD Lagunak, igandean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa A - Arrupe Chaminade C, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Touring CD - Beti Gazte, larunbatean 10:25ean Errenteriako Fanderian.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Lizeotarrak - Gure Txokoa B, igandean 14:10ean, Do nostiako Berio zelaian.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

Baztan KE A – Berriozar CF B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Aurrera KE – CD Ademar, larunbatean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe FT – CD Valle de Egues B, igandean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

CD San Adrian - Baztan KE B, larunbatean 12:00etan San Adrianen.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Elgoibar - Gure Txokoa, igandean 12:00etan Elgoibarko Mintxetan.

Nafarroako neska infantilak kopan

Baztan KE – UCD Burlades, larunbatean 17:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak kopan

CD Filial Fundacion CA Osasuna - Gure Txokoa, larunbatean 11:30ean Taxoaren.

Beti Gazte A – UD Mutilvera A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

CD Huarte - Baztan KE A, igandean 11:00etan Uharteko Aretan.

Nafarroako neska alebin-benjaminak

Beti Gazte B – CF Sabeit Femenino, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako alebinak bigarren fasea

Baztan KE A – SD Alsasua A, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Amigó B - Beti Gazte A, larunbatean 10:30ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

CD Oberena C - Gure Txokoa A, larunbatean 11:30ean Iruñeko Oberenan.

Doneztebe FT B – CD Ardoi F, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

UD Mutilvera B - Doneztebe FT A, igandean 11:00etan Arangurenen.

Aurrera KE B – AD Mendillorri A, larunbatean 10:15ean Leitzako Arkiskilen.

CD Ardoi E - Aurrera KE A, larunbatean 16:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Beti Gazte B – CD Amaya C, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan KE B – CD Lezkairu C, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD AOIZ B - Beti Gazte C, larunbatean 11:00etan Agoitzen.

CD Iruña B - Baztan KE C, larunbatean 17:00etan Taxoaren.

CD Lezkairu E - Doneztebe FT C, larubatean 10:50ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Gure Txokoa B – CD Lezkairu F, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako benjaminak, bigarren fasea

Beti Gazte A atsedena.

Gure Txokoa A - Baztan KE B, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Baztan KE A - Doneztebe FT A, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Aurrera KE A – AD San Juan B, larunbatean 12:30ean Leitzako Arkiskilen.

Aurrera KE B atsedena.

 

 

ESKUBALOIA

Emakumeak kopako finala

BM Ardoi – Erreka KE, igandean 11:00etan Zizur Nagusiko kiroldegian.

Mutil jubenilak kopan

Anaitasuna A 49 – Erreka KE 27 (asteakenean jokatua)

Neska kadeteak kopan

BM Tafalla – Baztango BKT, laruybatean 09:00etan Tafallan.

Mutiko infantilak kopan

CB Burlada – Erreka KE, larunbatean 09:15ean Atarrabiako Hilarion Eslava kiroldegian

Neska infantilak kopan

Baztango BKT A – UDC Txantrea, larunbatean 10:30ean Elizondoko kiroldegian.

BM Ardoi A – Aurrera KE B, larunbatean 10:00etan Zizur Nagusiko institutuan.

Alebin mistoa

Atarrabia Beti-Onak B - Erreka KE, larunbatean 11:45ean Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako txapelketako final hamaseirenak

Sarako Izarra – AS Penne St Sylvestre, igandean 14:00etan Landetako Saint Pierre du Monteko estadioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun