Arrizabalaga bikote ofizialarekin irabazi egin zuen Aretxabaletan eta Capellan ordezkatuz, Ibarrolarekin batera, galdu egin zuen Tafallan
A multzoan, Arrizabalaga eta Nahia Bertiz sunbildarrak 22-16 irabazi zieten Aldai-Bergarari partida ikusgarri batean Aretxabaletan. Abiadura bizian eta erabat aurreko koadroetan jokatutako partida izan zen Aretxabaletakoa, piloteo gutxikoa eta Amaia Aldaik eta Olatz Arrizabalagak aukerarik txikienean tantoa amaitu nahi izan zutena. Pilotalekura gerturatutako zaleek ikaragarri gozatu zuten bi aurrelarien joko oldarkorrarekin eta era guztietako tantoak ikusi ahal izan zituzten; gantxoak, dejadak, bi paretakoak…
Defentsan ere lan bikaina egin zuten bi aurrelariek, partida gehiena aurreko koadroetan jokatu baitzen. Atzelariak ere joko horrekin kontagiatu ziren eta eurak ere tantoa ahalik eta azkarren amaitzen saiatu ziren dejada bidez. Partida oso orekatua izan zen hamaseinako berdinketara arte, hortik aurrera pilotak hobeto sartu zitzaizkion Olatz Arrizabalagari, gehiago asmatu zuen gernikarrak eta hortik lortu ahal izan zuten lehen garaipena.
B multzoa, ordea, Tafallako Ereta pilotalekuan ireki dute Salsamendi-Mendizabalek eta Ibarrola eta Capellan ordezkatu duen Nahia Bertiz sunbildarrak. Kasu honetan partida azkar erabaki da egungo txapeldunen aldera. Salsamendik eta Mendizabalek 22-8 irabazi zieten Ibarrolari eta Bertizi.