ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Eskubaloi kopako finalean izanen dira Errekako emakumeak, baina ez gizonezkoak

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 11

Errekako eskubaloi taldeko emakumeak hutsarte batean. Lehen aldiz liga irabazi ondotik, kopako finalera sailkatzea ere lortu dute.

Futbolean, Doneztebek galdu egin du eta Baztanek igateko aukerei eusteko garaipen garrantzitsua lortu du; Gipuzkoan irabazi egin du Beti Gaztek eta berdindu Gure Txokoak eta errugboan, Frantziako txapelketako final hamaseirenetara sailkatu da Sarako Izarra.

Nafarroako eskubaloi liga irabazi ondotik, kopan ere finalera sailkatzeko aukera zuten Errekako gizonezkoek eta emakumeek eta erdizka lortu dute. Emakumeek garaipen garbia lortu eta heldu den asteburuan jokatuko den finalerako sailkatzea lortu dute baina gizonezkoek, aldiz, galdu egin zuten Ardoiren kontra eta finaletik kanpo gelditu dira. Futbolean, hirugarren mailarako igoera lortu ondotik, maila autonomikoko txapeldun izateko lehian dabil Doneztebe, baina galdu egin du eta bortz puntura hurbildu da Gazte Berriak Ansoain, hiru partida falta direla. Baztan, bere aldetik, promozioko hirugarren postuari eusten dio Giltxaurdin lortutako azken orduko garaipenari esker. Gipuzkoako ligan, ohorezko maila mantenduko duela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin, Beti Gaztek hirugarren garaipena segidan lortu du eta Gure Txokoak berdindu egin du. Errugbian, Frantziako txapelketako final hamaseirenetarako sailkatzea lortu du Sarako Izarra.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD San Adrian 2 - Doneztebe FT 0

Baztan KE 3 (Unax Zamboran eta Imanol Zoko) – CD Erriberri 2

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 4 (Mattin Lekuonak 2, Asier Larralde eta Asier Taberna) – Beasain B 2

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Irauli Bosteko 2 - Gure Txokoa 2 (Jokin Irazoki eta Luka Trillo)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopako bigarren kanporaketa

Baztan KE B 2 (Luhan Da Silva eta Julio Cesar Salgado) – CD Salesianos A 1. Baztan sailkatu da hirugarren kanporaketarako.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Gure Txokoa 2 (Gaizka Seinek 2) – Ilintxa 1

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte 3 (Unai Oskoz, Urko Olaizola eta Aimar Otxandorena) – Mundaiz SCD 1

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopa

Aurrera KE 3 (Maddi Agirre eta June Vicentek 2) – CD Kirol Sport 3

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

CD Mendavies 2 - Baztan KE 2 (Aloña Aioroa eta Lucia Baldanta)

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CF Gazte Berriak Ansoain B 6 - Baztan KE A 0

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako igoera fasako lehen kanporaketa, itzulerakoa

Peña Sport FC 2 - Doneztebe FT A 4 (Mattin Inda, Ekain Seinek 2 eta Lukas Ezkurra). Doneztebe bigarren kanporaketara sailkatua.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako lehen kanporaketa

CD Lodosa A 2 - Baztan KE B 2 (Hegoi Azkarateren golak). Penaltietan baztandarrak sailkatuak, 3-4.

CD Asdefor B 3 - Doneztebe FT B 2 (Aratz Retegi eta Oinatz Ezkurra). Doneztebarrak kanporatuak.

CDRFB Milagres-Cadreita 0 - Aurrera KE 1 (Oihan Baraibar). Leitarrak sailkatuak.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte 2 (Ekaitz Irazokiren golak) – Bergara KE 5

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 8 (Ekhiotz Iratzokik 2, Xabier Perezek 2, Yasir El Ouafi, Joakin Moran, Gorka Iriarte eta Hegoi Retegi) – Sporting Herrera 0

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 6 (Alazne Errandoneak 2, Olatz Irazokik 2, Kenia rico eta Mara Aracues) – Martutene 0

Nafarroako neska kadeteak

CD Lourdes 0 - Baztan KE 5 (Amaiur Etxandi, Amaia Elorz, Irati Oiaregik 2 eta beraien atean)

Aurrera KE 3 (Nuria Irujok 2 eta Alaia Telletxea) – CFS Ribera de Navarra 1

Beti Gazte atsedena.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Santo Tomas Lizeoa 0 - Gure Txokoa 6 (Jon Martikorenak 3, Alejandro Arredondo, Aiert Iantzi eta Xuban Lasaga)

Beti Gazte 4 (Oier Deskarga, Unai Irazoki eta Aratz Lakak 2) – Antigua Luberri B 1

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B atsedena.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

CD Atarrabia 8 - Baztan KE A 0

CD Asdefor B 6 - Aurrera KE 4 (Juba Vicentek 4 golak)

CD Liceo Monjardin 4 - Doneztebe FT 1 (Unai Olague)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

Baztan KE B 4 (Inar Alastuey, Oihan Unanua eta Joanes Bengoetxeak 2– CD San Ignacio 1

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Gure Txokoa 1 (Ane Lazkanotegi) – Añorga 7

Nafarroako neska infantilak kopan

CD Amigó 2 - Baztan KE 1 (Jennifer Moncada)

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen kopako finalerdia

Erreka KE 27 – BM Ardoi A 29. Errekak ez du kopako finalerako sailkapena lortu.

Emakumeak kopan lehen faseko azken partida

Erreka KE 35 – Alde Zaharreko Kluba 23. Errekako neskak kopako finalera sailkatu dira.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako txapelketako final hogeita hamabirenak

Sarako Izarra 34 – Aureilhan Rugby 18

Euskal liga sub-18 2. mailan

La Unica RT 21 - Gabiria Txingudi-Baztan 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun