Amaiur izanen da eskualdeko ordezkari bakarra emakumeen 240 kilokoan eta Beti Gazte gizonezkoen 300 kilokoan
Maiatzaren 9an, larunbatean 17:00etan, pisu arinenen lehia hasiko da Betelun. Gizonezkoen 300 kiloko txapelketako lehen jardunaldian, Antsoain, Berriozar, Beti Gazte, Txantrea A eta Txantrea B ariko dira. Emakumezkoen 240 kiloko lehen jardunaldian Amaiur, Antsoain A eta B, Araxes, Berriozar, Txantrea A eta Txantrea B ariko dira. Beti Gaztek ez du, beraz, laukoterik aurkeztuko kategoria honetan. Maiatzaren 16an, Elizondoko Juanjo Atxa pilotalekuan kategoria hauetako bigarren jardunaldia jokatuko dute. Helduekin batera, kadete mailakoek ere lehen jardunaldia jokatuko dute. Zazpi talderen artean, Baztango Basaburuko bi talde izanen dira.
Txapelketa mistoa maiatzaren 30ean San Martin Unxen
Maiatzaren 30ean, azkenik, San Martin Unxen, txapelketa mistoa jokatuko dute, 280 kiloko kategorian. Antsoain, Araxes, Berriozar A-B, Beti Gazte eta Txantrea A-B-C lehiatuko dira. Kadeteen txapelketako bigarren jardunaldia ere bertan jokatuko dute.