ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Liga sakelan, eskubaloi kopako finalaren bila lehiatuko dira Errekako gizonezkoak eta emakumeak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 8a

Doneztebe Futbol Taldeak, hirugarren mailara igan ondotik, maila autonomikoko txapeldun izateko lehen aukera izanen du asteburu honetan. Baztanek promozio postuari eutsi nahi dio. Argazkia: Ondikol

Futbolean, maila autonomikoko txapeldun izan daiteke Doneztebe eta mailaz igotzeko lehian Giltxaurdin jokatuko du Baztanek.

Apirileko azken eta maiatzeko lehen asteburuak aski kitzikagarriak izan dira eskualdeko kirol taldeentzat, batez ere Doneztebeko futbol eta eskubaloi taldeentzat, baina lehiak oraindik aitzinera segitzen du. Errekako gizonezkoek eta emakumeek, liga irabazi ondotik eta sektorea jokatu aitzinetik, kopa dute amets eta ez dute atsedenerako tarterik. Gizonezkoek finalerdietako partida dute larunbat arratsaldean Doneztebeko kiroldegian eta emakumeek lehen faseko azken partida igande eguerdian Donezteben. Irabazten badute, finalerdietan izanen dira. Futbolean, hirugarren mailarako igoera lortu ondotik, matematikoki maila autonomikoko txapeldun izan daiteke asteburu honetan Doneztebe. Baztan, bere aldetik, promozioko hirugarren postuari eutsi nahiko dio larunbatean Giltxaurdin eta, zergatik ez, igoera zuzeneko aukera ematen duen bigarren postura hurbildu. Gipuzkoako ligan, Beti Gaztek etxean jokatuko du, ohorezko maila mantenduko duela segurtatuta dagoeneko eta Gure Txokoa Donostian ariko da, preferentera igotzeko aukerak agortuta dituela. Errugbian, departamentuko txapeldun izan ondotik, Frantziako txapelketako final hogeita hamabireneko partida jokatuko du Sarako Izarrak.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD San Adrian - Doneztebe FT, igandean 18:00etan San Adrianen.

Baztan KE – CD Erriberri, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte – Beasain B, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Irauli Bosteko - Gure Txokoa, larunbatean 18:30ean Donostiako Matigoxotegin.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopako bigarren kanporaketa

Baztan KE B – CD Salesianos A, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Gure Txokoa – Ilintxa, larunbatean 15:45ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte – Mundaiz SCD, larunbatean 19:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopa

Aurrera KE – CD Kirol Sport, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasea

CD Mendavies - Baztan KE, igandean 18:30ean Mendavian.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CF Gazte Berriak Ansoain B - Baztan KE A, igandean 12:30ean Antsoainen.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako igoera faseako lehen kanporaketa, itzulerakoa

Peña Sport FC - Doneztebe FT A, larunbatean 11:45ean Tafallako San Franciscon (joanekoan 3-2 irabazi zuen Doneztebek).

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako lehen kanporaketa

CD Lodosa A - Baztan KE B, ortziralean 19:00etan Lodosako El Medianil zelaian.

CD Asdefor B - Doneztebe FT B, igandean 16:00etan Iruñeko Larrabiden.

CDRFB Milagres-Cadreita - Aurrera KE, larunbatean 17:00etan Milagron.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte – Bergara KE, larunbatean 12:45ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Sporting Herrera, larunbatean 18:15ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Martutene, larunbatean 11:45ean Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadeteak

CD Lourdes - Baztan KE, larunbatean 16:00etan Tuterako Santa Quiterian.

Aurrera KE – CFS Ribera de Navarra, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Beti Gazte atsedena.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Santo Tomas Lizeoa - Gure Txokoa, igandean 10:30ean Donostiako Berion.

Beti Gazte – Antigua Luberri B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B atsedena.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

CD Atarrabia - Baztan KE A, igandean 10:45ean Atarrabiako Peritosen.

CD Asdefor B - Aurrera KE, igandean 18:15en Iruñeko Amigó ikastetxean.

CD Liceo Monjardin - Doneztebe FT, larunbatean 16:45ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean 

Baztan KE B – CD San Ignacio, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Gure Txokoa - Añorga, larunbatean 14:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska infantilak kopan

CD Amigó - Baztan KE, larunbatean 11:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak kopan

Gure Txokoa - Beti Gazte A, larunbatean 09:45ean Berako Matzadan.

Baztan KE A – Mulier FCN A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebin-benjaminak

UD Mutilvera C - Baztan KE B, larunbatean 11:45ean Arangurenen.

Mulier FCN D - Beti Gazte B, larunbatean 15:30ean Sarrigurengo Salesianosen.

Nafarroako alebinak bigarren fasea

Baztan KE A – JD San Jorge A, larunbatean 11:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte A – SD Alsasua A, larunbatean 15:30ean Lesakako Mastegin.

CD Valle de Egues - Gure Txokoa A, igandean 11:15ean Sarrigurenen.

Doneztebe FT B – CF Gazte Berriak Ansoain C, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Berriozar CF B - Doneztebe FT A, larunbatean 12:15ean Berriozarren.

Aurrera KE B – FC Bidezarra A, maiatzaren 17an, 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

FC Bidezarra B - Aurrera KE A, larunbatean 10:00etan Noaingo Bidezarran.

Beti Gazte B – CD Inter de Pamplona A, larunbatean 15:30ean Lesakako Mastegin.

CD Etxarri Aranatz - Baztan KE B, larunbatean 12:00etan Etxarri Aranatzeko San Donaton.

Beti Kozkor KE - Beti Gazte C, larunbatean Lekunberriko Plazaolan.

Baztan KE C – CD Cantolagua B, larunbatean 11:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT C – CD Gares B, larunbatean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Valle de Egues G - Gure Txokoa B, igandean 11:15ean Sarrigurenen.

Nafarroako benjaminak, bigarren fasea

Beti Gazte A - Gure Txokoa A, larunbatean 09:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan KE B - Baztan KE A, astelehenean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT A atsedena.

Aurrera KE A – CD Lagun Artea, igandean 12:30ean Leitzako Arkiskilen.

Aurrera KE B – Rotxapea CD B, igandean 10:30ean Leitzako Arkiskilen.

Baztan KE C - Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte B - Doneztebe FT B, larunbatean 09:30ean Lesakako Mastegin.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen kopako finalerdia

Erreka KE – BM Ardoi A, larunbatean 18:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Emakumeak kopan lehen fasea

Erreka KE – Alde Zaharreko Kluba, igandean 12:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

 

ERRUGBIA

 

Frantziako txapelketako final hogeita hamabirenak

Aureilhan Rugby - Sarako Izarra RT, igandean 16:00etan Orthezen.

Euskal liga sub-18 2. mailan

La Unica RT - Gabiria Txingudi-Baztan, larunbatean 10:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun