Albiasu txapeldun eta Lujanbio txapeldunorde izan dira GRABNI txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 6a

Maiatzaren 1ean Larrabetzun jokatu zituzten GRABNI txapelketako paleta gomako finalak. Gizonezkoen senior mailan aritu zen David Albiasu narbartearra eta gazteen mailan Anartz Lujabio goizuetarra.

Gizonezkoen senior mailan, David Albiasu narbartearrak eta Erburuk 2-0 irabazi zieten Bizkaiko Garciari eta Artarazi (10-9 eta 10-1). 

Gazteen mailan, Anartz Lujanbio goizuetarra txapeldunorde izan zen Miguel Zabalzarekin. Arabarren kontra jokatutako finala 10-6, 9-10 eta 4-5 galdu zuten nafarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun