Etxalar
Etxalarren, guraso elkarteak antolatuta, ortzegunean, maiatzaren 7an, kultur etxean, Mingainluze lehiaketa eginen dute. 17:00etatik 17:45era Lehen Hezkuntzako bigarren mailara bitarteko haurrak bilduko dira, eta 18:00etatik 19:00etara hirugarren mailatik seigarren mailara bitartekoak
Maiatzaren 17an, berriz, Lizarietara oinez joateko aukera izanen da, animatzen dena oinez herritik, bertzeak Usategietatik. 09:00etan egin dute plazan hitzordua eta 10:30ean Usategietan. 10:30ean elkarrekin gosaria eginen dute, eta 11:00etan Lizarietan ireki berri duten interpretazio zentroa bisitatuko dute. 12:00etan herrira bueltan abiatuko dira. Ekintza hauetan parte hartzeko, kultur etxean izena eman beharko da. Etxalarko Guraso Elkarteak animatzeko deia egin du.
Leitza
Leitzan, maiatzaren 8ko arratsaldean familientzako jolasak eginen dituzte.
Areso
Areson eskolarteko topaketetarako materiala prestatzeko eta murala margotzeko geldituko dira.
Doneztebe
Doneztebeko Erreka Guraso Elkarteak ere bat egin du Eusferarekin, baina lerro hauek idazterakoan TTIPI-TTAPAk ez du horren inguruko informaziorik lortu.
Misioak
Bertzalde, Eusferak ekintza horiez gain, familiek euskaraz egiteko misioak proposatu ditu. Etxeko hizkuntza ohiturei buruzko galdetegitxo bat bete eta egunero familia bakoitzari egokitutako misio bat egin daiteke: pelikula bat ikusi, ipuin bat sortu, etxeko hitzen hiztegitxo bat osatu... Informazio gehiago lotura honetan.