Nafarroako Foru Komunitateko emakumezkoen pilota torneoa Leitzara eta Lesakara ailegatuko da

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 5a

Nafarroako Foru Komunitate torneoaren aurkezpena egin zuten astelehenean Iruñean. Ortziraletik aitzinera, 70 emakume ariko dira pilotan, eskuz, paleta gomarekin eta larruzko paletarekin.

Ortzirale honetan abiatuko da Zizur Nagusian, ekainaren 6an jokatuko dituzte finalak Labriten eta tartean, Amazabalen maiatzaren 16an eta Lesakan maiatzaren 29an jokatuko dute

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Pilota Federazioren eta Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Institutuaren bitartez antolatutako Nafarroako Foru Komunitate torneoan 29 klubetako 70 emakume pilotarik hartuko dute parte maiatzaren 8tik ekainaren 6ra, astelehenean egindako aurkezpenean jakinarazi zutenez.

Elite mailan, eskuz, hamar pilotari ariko dira, tartean Alize Sagardui goizuetarra eta larruzko paletarekin zortzi pilotari. Eskuz, promesa mailan, hogei pilotari izanen dira; eskuz, pilota goxoarekin hamabi; paleta gomaz, lehen mailan zortzi pilotari eta bigarren mailan hamabi pilotari. Txapelketa Nafarroako hamaika herritara ailegatuko da, tartean Leitzara maiatzaren 16an eta Lesakara maiatzaren 29an, ekainaren 6an Iruñeko Labriten jokatuko diren finalen aitzinetik.

Zenbait pilotari asteleheneko aurkezpenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun