Gazte mailako GRABNI txapelketa irabazi dute eskuz binaka Goiuri Zabaletak eta Nahia Bertizek

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 4a

Galdakaon ortzegunean jokatutako finalen ondotik, txapeldun eta txapeldunordeak. Goitian, ezkerrean, Bertiz eta Zabaleta txapelarekin eta beheitian, eskuinean, Salaberria anaiak.

Gizonezkoen senior mailako paleta gomako txapela ere irabazi du David Albiasu narbartearrak Erbururekin eta Nafarroako irabazi du frontoiko txapelketa.

Pasa den ortzegunean, Galdakaon, GRABNI txapelketako emakumezko gazte mailako finalak jokatu dituzten. Bikoteka, Nahia Bertiz Babaze sunbildarrak, Goiuri Zabaleta Rodriguez lagun zuela, garaipen garbia lortu zuten Aranburuk eta Betegik Gipuzkoako bikotearen kontra, bi jokoak irabaziz (10-0 eta 10-2).

Nahia Bertiz sunbildarra eta Goiuri Zabaleta leitzarra eskuz binakako gazte mailako txapeldun GRABNI txapelketan.

Ez ziren eskualdeko pilotari bakarrak izan Galdakaon ortzegunean jokatutako finaletan. Mutilen gazte mailako binakako txapelketan, Goizuetako Markel eta Julen Salaberria anaiek, lehen jokoa irabazi arren, 2-1 galdu zuten Gipuzkoako Alndaren eta Olanoren kontra (10-5, 4-10 eta 0-5).

Maiatzaren 1ean Larrabetzun jokatutako gizonezkoen senior mailako paleta goma txapelketaren finalean, David Albiasu narbartearrak eta Erburuk 2-0 irabazi zieten Bizkaiko Garciari eta Artarazi (10-9 eta 10-1).

Egun berean, Barakaldon jokatutako senior mailako eskuz binakako txapelketan, Hegoi Txoperena leitzarrak eta Unax Apeztegia elizondoarrak 2-0 galdu zuten Gipuzkoako Egigurenen eta Irazustabarrenaren kontra (10-5 eta 10-5).

Frontoian jokatutako 28 finaletatik 19 irabazi dituzte Nafarroako selekzioko pilotariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun