Jon Aranbillet eta Julen Juankorena sunbildarrek irabazi dute Ulibeltzak-Biltokiko lehen mus txapelketa

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 4a

Lehen aldiz jokatu den Sunbilla eta Igantziko mus txapelketako sailkapen orokorreko lau bikote onenak, tartean, Jon Aranbillet eta Julen Juankorena txapelarekin.

Igantziko Biltoki eta Sunbillako Ulibeltzak elkarteek martxoaren 6an abiatu zuten I. Mus txapelketa. Ortziralero, txandaka, Sunbillan eta Igantzin guztira bederatzi jardunaldi jokatu dituzte. Jardunaldi bakoitzeko lehen lau bikoteak puntuak eskuratzen zituzten, lehenak 4 puntu, bigarrenak 3, hirugarrenak 2 eta laugarrenak puntu bat. Azken jardunaldia maiatzaren 2an jokatu dute Ulibeltzak elkartean.

Final nagusian Koro Zelaietari eta Patxi Mariñelarenari irabazi zieten maiatzaren 2an Sunbillan

Lehenik, afari-merienda goxo bat dastatu eta ondotik 19 bikotek azken jardunaldian musean jokatzeko aukera izan zuten. Egun honetako sailkapena ondorengoa izan da: 1. Egoi Irigoien Arretxea-Xabi Armendariz Aizkorbe 2. Patxi Iturria-Iker Urroz Iribarren, 3. Agurtzane Zubieta Almandoz-Urko Ibarra Sanmartin 4. Lander Sein-Luis.

Final handia

Puntuen batuketak eginda, larunbatean lau onenen artean izan ez ziren bi bikote lehen postuan berdinduta gelditu ziren sailkapen orokorrean eta beraien arteko final handia jokatu zuten. Final estu eta lehiatuaren ondotik, lehen txapeldunak Jon Aranbillet Galtzagorri eta Julen Juankorena Iparragirre izan sunbildarrak izan dira, finalean Koro Zelaietari eta Patxi Mariñelarenari irabazita. Biltoki eta Ulibeltzak elkarteak eskertu nahi dituzte txapelketa guztian parte hartu duten muslari guztiei, «zuek gabe hau ez zen posible izanen».

Julen Juankorena eta Jon Aranbillet txapeldunak eta Koro Zelaieta eta Patxi Mariñelarena finalistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun