TTIPI-TTAPAk lan poltsa osatzeko kazetariak behar ditu

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 3a

Interesatuek curriculuma info@ttipi.eus helbidera bidali behar dute maiatzaren 31 baino lehen.

TTIPI-TTAPAn eta ERRAN.EUSen lan egiteko kazetarien lan poltsa osatu nahi dugu. Interesa duenak curriculuma bidali behar du info@ttipi.eus helbidera. Azken eguna: 2026ko maiatzaren 31 izanen da.
 
Zer eskatzen da:
  • Kazetaritza, komunikazio edo Euskal Ikasketetan unibertsitate titulua izatea.
  • Euskaraz ongi idaztea.
  • Interneten eta tresna digitaletan jakintza.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.
Kontuan hartuko da:
  • Irudiak grabatu eta editatzeko edota argazkiak ateratzeko gaitasuna.
  • Lan eskarmentua komunikazio arloan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun