Udaberriko Erremonte Txapelketako hirugarren jardunaldia Iruritan jokatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 30a

Aitzineko kuadroetan lehia estua izanen dute Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Patxi Zeberiok.

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Microlan Aerospace Sari Nagusiko bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur, apirilak 24, Uharten. Larunbatean 18:00etan hasiko den jaialdiko txapelketako partidan, Zeberio II.a eta David Mitxeo doneztebarra, Eloy Otxandorena doneztebarraren eta Barricarten kontra ariko dira. Bi bikoteek galdu egin dute beraien lehen partidan, beraz, garaipena garrantzitsua izanen da finalerdietarako sailkatzeko lehian.

Zeberio II.a eta David Mitxeo doneztebarra, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Barricarten kontra ariko dira

Jaialdia hasteko jokatuko den partidan, herriko semea, Jon Sagaseta iruritarra eta Agirrezabala, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Markel Leatxe donamariarraren kontra ariko dira.

Iruritako jaialdia herriko besten aitzinetik gazteek antolatutako jardueren barrenean dago eta gazteek 5 euro bakarrik ordaindu beharko dute. Beti bezala, jaialdian biltzen den dirua ADANO elkartera bideratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun