Sunbillako Ulibeltzak eta Igantziko Biltoki elkarteen mus txapelketa azkenera ailegatuko da maiatzaren 2an

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 29a

Joan den ortziralean Ulibeltzak elkartean jokatutako azken aurreko jardunaldiko lau bikote onenak. Argazkia: Maider Petrirena

Sunbillako Ulibeltzak elkarteak, Igantziko Biltokirekin batera antolatutako mus txapelketako azken jardunaldia Sunbillan egin zen apirilaren 24an. Guztira 19 bikotek parte hartu zuten. Irabazleak Urko Ibarra eta Beñat Iriarte izan ziren; bigarrenak, Patxi Mariñelarena eta Koro Zelaieta; hirugarrenak Aimar Migueltorena eta Iraitz Aiesa eta laugarrenak Lourdes Indakoetxea eta Iker Urroz. Berriz ere izugarrizko giroa izan zen Ulibeltzak elkartean ortzirale arratsean.

Larunbat arratsean afari-merienda eginen dute lehenik Ulibeltzak elkartean eta gero mus txapelketako azken jardunaldia

Finaleko jardunaldia, berriz, azkena, maiatzaren 2an, Ulibeltzak elkartean eginen dute. Lehenik afari-merienda eginen dute eta afal ondoan mus txapelketako azken jardunaldia. Azken sailkapena egiterakoan, jardunaldiz jardunaldi lortutako puntuazioa kontuan hartuko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun