Aitzinatu bezala, LAB sindikatuak hainbertze manifestazio eginen ditu ortzirale honetan Euskal Herrian, eta horietako bat Donezteben eginen du. Horrat joateko deia egin du Baztan-Bidasoko LABek.
Langileok eragin lelopean sindikatuak hiru neurri zehatz aldarrikatuko ditu: «etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak».