Autobusez joanen dira parte hartzaileak Dantxarinera, eta hango dendak ikusi ondotik, 13:00etan izanen dute bazkaria.
Bazkarian zein bazkalondoan Joxe Angel akordeoilaria ariko da giroa alaitzen eta kantu zaharrak jotzen. Arratsaldean dantzaldia izanen dute eta ilunabarrean autobusez itzuliko dira nor bere etxera.
Aitzineko urteetako kantu liburuxkak dituztenei horiek eramateko eskatu diete. Hala ere, bakarren batek ez badu, han bertan erosteko aukera izanen du.