Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako podiumetara igo da Beti Gazte, baina ez du txapelik lortu

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 27a

Gizonezkon 320 kiloko podiumean, Berriozar txapeldun, Beti Gazte bigarren eta Txantrea hirugarren.

Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako gizonezkoen 320 kiloko eta emakumezkoen 255 kiloko bigarren jardunaldia eta finalak jokatu zituzten igande goizean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Gizonezkoen pisu astunenean Berriozar izan zen txapeldun, Beti Gazte bigarren eta Txantrea hirugarren eta, emakumeen pisu astunenean, Txantrea A taldeak jantzi zuen txapela, Berriozar A taldeari finala irabazita. Doneztebeko saioan bigarren izan bazen ere, lehen jardunaldian Antsoainen hirugarren izan zen eta ez zuen finala jokatzerik izan. Hirugarren izan zen Lesakako laukotea.

Gizonezkoen 320 kiloko eta emakumeen 255 kiloko bigarren jardunaldia eta finalak jokatu zituzten igandean Donezteben

Ondotik, Txantrea B laugarren, Araxes A bosgarren, Araxes B seigarren, Amaiur zazpigarren, Berriozar B zortzigarren eta Antsoain bederatzigarren izan ziren.


Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako emakumeen 255 kiloko podiumean, Txantrea txapeldun, Berriozar bigarren eta Beti Gazte hirugarren.

Maiatzean segida

Donezteben lehen txapelak eman eta astebeteko atsedenaldiaren ondotik, maiatzaren 9an, Betelun. gizonezkoen 300 kiloko txapelketako lehen saioan, Antsoain, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea A-B ariko dira. Emakumezkoen 240 kilokoan Amaiur, Antsoain A-B, Araxes, Berriozar eta Txantrea A-B ariko dira, Beraz, Beti Gazte ariko emakumeen pisu arinean. Maiatzaren 16an, Elizondoko Juanjo Atxa pilotalekuan kategoria hauetako bigarren jardunaldia jokatuko dute. Kadete mailako lehen jardunaldian Baztango Basaburuko bi talde izanen dira.

Maiatzaren 30ean, San Martin Unxen, txapelketa mistoa jokatuko dute (280 kilo). Antsoain, Araxes, Berriozar A-B, Beti Gazte eta Txantrea A-B-C lehiatuko dira. Kadete mailako bigarren jardunaldia ere bertan jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun