Maiatzean segida
Donezteben lehen txapelak eman eta astebeteko atsedenaldiaren ondotik, maiatzaren 9an, Betelun. gizonezkoen 300 kiloko txapelketako lehen saioan, Antsoain, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea A-B ariko dira. Emakumezkoen 240 kilokoan Amaiur, Antsoain A-B, Araxes, Berriozar eta Txantrea A-B ariko dira, Beraz, Beti Gazte ariko emakumeen pisu arinean.
Maiatzaren 16an, Elizondoko Juanjo Atxa pilotalekuan kategoria hauetako bigarren jardunaldia jokatuko dute. Kadete mailako lehen jardunaldian Baztango Basaburuko bi talde izanen dira.
Maiatzaren 30ean, azkenik, San Martin Unxen, txapelketa mistoa jokatuko dute (280 kilo). Antsoain, Araxes, Berriozar A-B, Beti Gazte eta Txantrea A-B-C lehiatuko dira. Kadete mailako bigarren jardunaldia ere bertan jokatuko dute.