Xorrotx eta fin

Hementxe dugu Gure Zirkuaren bederatzigarren bira!

Xorroxin irratia 2026ko apirilaren 23a

Heldu da bederatzigarren bira. Gure Zirkua aspaldixko hasia da horren berri ematen eta guztia antolatzen. Asteburu honetan abiatuko du bira Gipuzkoan, Olaberritik hain zuzen ere. Hantxe hartu du lekua Gure Zirkuko karpak eta hamaika emanaldi eskainiko dituzte bertan. Larunbatean estreinatuko dute Bederatzigarren Bira. Gure lagun eta Gure Zirkuko musikaria den Unai Zabaleta gurekin izan dugu goiz honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun