ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Baztanen kontrako futbol derbian puntu bat aski du Doneztebek historian lehen aldiz hirugarren mailara igateko

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 24a

Doneztebek eta Baztanek derbia jokatuko dute larunbat arratsaldean Donezteben. Doneztebarrek aski dute berdinketa maila igoera matematikoki lortzeko, oraindik bertze lau partida falta direnean. Argazkian, lehen itzuliko derbia.

Sarako Izarra errugbi taldeak Akitania Berriko hirugarren mailako finala jokatuko du eta, eskubaloian, Baztango BKTk final kutsuko azken jardunaldia izanen du Vianan, lauko finalerako sailkatzea helburu eta Errekako mutiko kadeteek lauko finala jokatuko dute.

2025-2026 kirol denboraldia azken txanpan sartua da, une erabakigarrian, eta apirileko azken asteburu zirraragarri honetan lau foku nagusi izanen dira: futbolean, bere historian lehen aldiz hirugarren mailara igateko aukera izanen du Doneztebe futbol taldeak larunbat arratsaldean etxean eta horretarako puntu bat aski izanen du Baztanen kontrako derbian. Baina Baztanek ere baditu igateko aukerak oraindik eta horretarako garaipena behar du. Punta-puntako derbia espero da, beraz. Errugbian, Akitania Berriko hirugarren mailako finala jokatuko du Sarako Izarrak Okzitanian. Eskubaloian, azkenik, final kutsuko ligako azken partida izanen du Baztango BKT eskubaloi taldeak Vianan. Gaur gaurkoz laugarren dira baztandarrak eta lauko finalera sailkatzeko berdinketa aski dute, bosgarren den Vianako taldeak baino puntu bat gehiago dutelako sailkapenean. Errekako mutiko kadeteek, berriz, lauko finala jokatuko dute Noainen.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Doneztebe FT - Baztan KE, derbi erabakigarria larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Oiartzun 1 - Beti Gazte 1 (Jon Zabalaren gola). Asteazkenean jokatua.

Beti Gazte – Urki, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B – CD Universidad de Navarra, igandean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Etxarri Aranatz KE - Aurrera KE, igandean 17:00etan Etxarri Aranatzeko San Donaton.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Antzuola KE - Gure Txokoa, larunbatean 19:00etan Bergarako Ipintzan.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Salesianos A - Baztan KE B, igandean 12:00etan Sarrigurengo Salesianosen.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Elgoibar - Gure Txokoa, igandean 17:00etan Elgoibarko Mintxetan.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte – Touring B, igandean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopan

Aurrera KE – UD Mutilvera A, larunbatean 19:15ean Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

UD Mutilvera B - Baztan KE, igandean 12:30ean Arangurenen.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CD Amigó - Baztan KE A, larunbatean 18:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

FC Bidezarra - Baztan KE B, igandean 12:30ean Noaingo Bidezarran.

Doneztebe FT A – CD Asdefor E, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Ardoi - Doneztebe FT B, igandean 12:15ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

CD San Ignacio A - Aurrera KE, larunbatean 19:45ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte – Beti Ona CD, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Allerru, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Mariño, larunbatean 18:15ean Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadeteak

CF Sabeit Femenino - Baztan KE, larunbatean 19:00etan Tiebasen.

CD Peña Azagresa - Beti Gazte, larunbatean 13:00etan Azagrako Miguel Sola zelaian.

CD Valle de Egues - Aurrera KE, igandean 18:00etan Uharteko Aretan.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa – Amara Berri, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Ostadar Saiarre - Beti Gazte, larunbatean 15:00etan Lasarte-Oriako Michelin zelaian.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Internacional CD - Gure Txokoa B, larunbatean 09:00etan Donostiako Matigoxotegin.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

CF Gazte Berriak Ansoain - Baztan KE A, igandean 13:00etan Antsoainen.

Aurrera KE – CD Amaya, larunbatean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe FT atsedena.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

Baztan KE B – CD Lagun Artea, igandean 15:30ean Leitzako Giltxaurdin.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Urki, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska infantilak kopan

Baztan KE – Mulier FCN, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak kopan

Beti Gazte A – CD Filial Fundacion Osasuna, larunbatean 12:15ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa – UD Mutilvera A, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

CD Oberena - Baztan KE A, igandean 10:15ean Iruñeko Oberenan.

Nafarroako neska alebin-benjaminak 

CD Amigó B - Baztan KE B, larunbatean 11:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.

CD Peña Azagresa B - Beti Gazte B, larunbatean 11:15ean Azagrako Miguel Sola zelaian.

Nafarroako alebinak bigarren fasean

Baztan KE A - Beti Gazte A, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Ardoi D - Gure Txokoa A, larunbatean 12:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Doneztebe FT B – CD Gares A, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD San Ignacio B - Doneztebe FT A, larunbatean 11:00etan Iruñeko Jesuitasen.

Aurrera KE B – CD Iruña A, igandean 10:00etan Leitzako Arkiskilen.

CD Atarrabia B - Aurrera KE A, larunbatean 12:45ean Atarrabiako Peritosen.

Beti Gazte B – UCD Burlades C, igandean 12:15ean Lesakako Mastegin.

SD Alsasua B - Baztan KE B, larunbatean 12:30ean Altsasun.

Beti Gazte C – CD Valle de Egues F, igandean 12:15ean Lesakako Mastegin.

Baztan KE C atsedena.

CD Amaya F - Doneztebe FT C, larunbatean 09:30ean Iruñeko Amayan.

Gure Txokoa B – CD Huarte D, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako benjaminak, bigarren fasean

Beti Gazte A - Doneztebe FT A, larunbatean 12:15ean Lesakako Mastegin.

Baztan KE B atsedena.

Gure Txokoa A - Baztan KE A, igandean 10:00etan Berako Matzadan.

Aurrera KE A – CD Ardoi B, larunbatean Leitzako Arkiskilen.

Aurrera KE B – Beti Kozkor KE B, larunbatean Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe FT B - Baztan KE C, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gure Txokoa B - Beti Gazte B, igandean 10:00etan Berako Matzadan.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen kopan

Beti Onak - Erreka KE, igandean 12:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Emakumeen ligan

Grafometal Sporting Viana - BKT Baztango Kirol Taldea, larunbatean 19:00etan Vianan.

Erreka KE – ECA Malkaitz, larunbatean 19:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Mutil kadeteak lauko finala Noaingo kiroldegian

Anaitasuna A - Erreka KE, larunbatean 17:15ean.

Erreka KE – BM Noain, larunbatean 12:45ean.

Uharte B – Erreka KE, igandean 10:00etan.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Akitania Berriko 3. maila erregionaleko finala

Sarako Izarra – SA St Maixentais, Okzitaniako Sainte-Foy-La-Grandeko Pierre Lart estadioan.

Euskal liga sub-18 2. mailan

Gabiria Txingudi-Baztan – Universitario Bilbao Rugby, larunbatean 11:00etan Iruñeko Plaiaundin.

Euskal liga sub-16

Gaztedi RT – Txingudi-Baztan-Orereta, larunbatean 10:30ean Gasteizko Gamarran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun