Baztan-Bidasoaldeko LAB sindikatuak atzo egin zuen ordezkarien batzarra, eta horrekin batera, maiatzaren 1ean manifestazioa eginen duela iragarri du. 12:00etan Doneztebeko Merkatu Plazatik aterako da. Langileok eragin lelopean sindikatuak hiru neurri zehatz aldarrikatuko ditu: «etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak».