ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Akitania Berriko hirugarren erregionaleko finalean izanen da Sarako Izarra

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 20a

Sarako Izarra errugbi taldeak Akitania Berriko hirugarren mailako finalerako sailkatzea lortu du, igandean Leonen jokatutako finalerdian garaipena lortu ondotik.

Sarako Izarra errugbi taldeak 28-14 irabazi zion Akitania Berriko hirugarren mailako finalerdia Parentis taldeari Landetako Leonen eta SA St Maixentais taldea izanen du arerio datorren igandeko finalean; futbolean, hirugarren mailako taldea izanen da Doneztebe heldu den larunbateko derbian Baztani irabazten badio eta eskubaloian, kopako finalerdietarako sailkatu da Errekako gizonezkoen taldea eta Baztango BKTko emakumeek azken jardunaldian izanen dute lauko finalerako sailkatzeko aukera.

Errugbian, Sarako Izarrak Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailako finalerdian garaipena lortu zuen Landetako Leonen eta finala jokatuko du datorren igandean. BRT Menditarrak taldeak ere irabazi egin zuen Lekarozen. Futbolean, Doneztebek bertze garaipen bat lortu du eta zuzenean hirugarren mailara igateko lehen aukera izanen du larunbatean etxean. Baztani derbia irabazten badio, matematikoki igoera lortu eta hirugarren mailako taldea izanen da. Baina Baztanek ere, mailaz igateko aukerei eusteko nahitaez garaipena behar du. Derbiak berez erakargarriak baldin badira, hau emozioz eta helburuz betea dator, dudarik gabe. Eskubaloian, berriz, Errekako gizonezkoek kopako finalerdietarako sailkapena lortu dute eta Baztango BKTko emakumeek, liderraren kontra galdu ondotik, final usaineko azken jardunaldia izanen dute Vianan. Baztandarrak laugarren dira gaur gaurkoz, lauko finalerako postuan, beraz, baina puntu bakarrera dute Grafometal Sporting Viana.

eraz, BKTk irabazi edo berdinduko balu Zizurren jokatuko den lauko finalean izanen litzateke, BM Ardoi, Erreka eta Replasa Beti-Onak taldeekin batera, baina galduko balu kanpoan geldituko litzateke.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 2 (Imanol Zokoren golak) – CD Peña Azagresa 2

CD Injerto 0 - Doneztebe FT 2 (Xabi Erasun eta Beñat Migeltorena)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Oiartzun - Beti Gazte, apirilaren 22an, asteazkenean 19:30ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

SD Lagunak B 3 - Baztan KE B 1 (Hasier Plaza)

Aurrera KE 2 (Adei Zubillaga eta Aitor Lizartza) – Beloso FC 0

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B 3 (Aimar Lizasoain, Jair Jose Males eta beraien atean) – CD Amigó B 3

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopan

CD Oberena 0 - Aurrera KE 0

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

Baztan KE 10 (Katttalin Muratorik 2, Iraide Obregozo, Ainhoa Juberak 2, Usoa Meoki, Aiora Irujok 2 eta Lucia Baldantak 2) – CD Gares 0

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A 2 (Josu Larraioz eta Aitor Ripa) – UDC Txantrea B 2

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B 1 (Junes Alzuri) – CD Valle de Egues D 2

CD Lezkairu A 1 - Doneztebe FT A 5 (Lukas Ezkurrak 3, Mikel Urreaga eta Aimar Etxeberria)

Doneztebe FT B – CD Ademar, apirilaren 22an, asteazkenean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Aurrera KE 13 (Hodei Sagastibeltzak 7, Mattin Garmendiak 3, Manex Lekuona, Andoni Belaunzaran eta Unai Labaien) – JD San Jorge C 1

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE 6 (Enara Urrutiak 2, Irati Galarregi, Irati Maiorak 2 eta Elene Muratori) – FC Bidezarra 1

Beti Gazte 7 (Alazne Altxuk 4, Arhane Silveirak 2 eta Olaia Etxarte) – CF Sabeit Femenino 4

Aurrera KE 4 (Amalur Alonso, Nuria Irujok 2 eta Alaia Martinikorena) – CD Cantolagua 0

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

Baztan KE A 2 (Euken Auzmendi eta Mikel Alzate) – UD Mutilvera 4

CD Etxarri Aranatz 3 - Aurrera KE 4 (Xabier Loitegi eta Juba Vicentek 3)

Doneztebe FT 1 (Iker Gorostiaga) – CD San Cernin B 5

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

CD Gares 2 - Baztan KE B 1 (Gaizka Azkarraga)

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen kopan

Uharte 25 - Erreka KE 34

Emakumeen ligan

BKT Baztango Kirol Taldea 20 – BM Ardoi 26

Lagunak 28 - Erreka KE 24

Neska kadeteak ligan

Lagunak 32 - Baztango BKT A 28

Alde Zaharreko Kluba 11 - Erreka K 12

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean finalerdiak

Parentis Sport Rugby 14 - Sarako Izarra 28

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak 24 – Durango Hirumet RT 12

Euskal liga sub-16

La Unica RT 17 – Txingudi-Baztan-Orereta 34

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun