III. Benito Tainta pilota txapelketako kategoria ttikietako lehen partidak jokatuko dituzte igandean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 17a

Benito Tainta zenaren omenezko San Fermin pilota txapelketa abiatu da dagoeneko eta igandean jokatuko dute infantil, kadete eta jubenil mailako mutilek lehen jardunaldia Iruritan, Lesakan eta Donezteben.

Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin txapelketa ortzegunean abiatu zen, senior mailako pilotariek Lesakan jokatutako lehen jardunaldiarekin. Igandean, berriz, mutiko infantilak Iruritan, mutiko kadeteak Lesakan eta mutil jubenilak Donezteben ariko dira lehen jardunaldian. Finalak uztailaren 4an edo 11n jokatuko dituzte, Lesakako sanferminetan.

Ortzeguneko emaitzak Lesakan

Seniorrak

  • Eneko Gorostidi (Zazpi Iturri), 22 – Eneko Eraso (Ardoi), 6
  • Oier Zabaleta (Buruzgain), 22 – Aimar Usabiaga (Murumendi), 10
  • Eki Amuategi (Eibar), 13 – Jon Lakabe (Oberena), 22
  • Juleh Ezkurdia (Larraun), 19 – Iñaki Atxa (Alde Zaharra), 22

 

Igandean, 09:30ean hasita, Iruritan

Infantilak

  • Irai Jauregi (Intza) – Unax Arza (Buruzgain)
  • Eneko Alsua (Buruzgain) – Xabi Goldarazena (Larraun)
  • Ibai Padilla (Zaldua) – Ekhi Goñi (Mundarro)
  • Manex Cruz (Beloki) – Paul Egiguren (Ilunpe)
  • Luken Elizegi (Umore Ona) – Inar Etxaburu (Bidebieta)
  • Aratz Mendieta (Bidebieta) – Iker Bengoetxea (Lagunak)
  • Ibai Maritxalar (Erreka) – Aratz Morales (Titin III.a)
  • Inhar Goñi (Mundarro) – Pablo Mendizabal (Beloki)



Igandean, 09:30ean hasita, Lesakan

Kadeteak

  • Axular Imaz (Zugarralde) – Aratz Labaka (Hernani)
  • Unax Arzelus (Oberena) – Unai Gonzalez (Arkupe)
  • Imanol Ormazabal (San Miguel) – Ekaitz Egaña (Alde Zaharra)
  • Axel Salaberria (Umore Ona) – Aratz Amillategi (Eibar)
  • Ibai Arrieta (Lagunak) – Oier Fernandez (Bergara)
  • Aitzol Gazpio (Zugarralde) – Unax Larramendi (Ilunpe)
  • Alain Garcia (Buruzgain) – Amets Izagirre (Lapke)
  • Ekhi Sarasa (Tafalla) – Oier Etxeberria (Lagunak)

 

Igandean, 09:00etan hasita, Donezteben

Jubenilak

  • Mattin Oiaregi (Erreka) – Julen Larramendi (Ilunpe)
  • Mikel Iturralde (Ilunpe) – Unai Zugasti (Lagunak)
  • Amets Makazaga (Hernani) – Aimar Beroz (Gazteleku)
  • Adur Sagardui (Umore Ona) – Markel Beitia (Aloña Mendi)
  • Raul Ruiz (CP Golondrinas) – Mikel Fernandez (San Miguel)
  • Imanol Bastida (Oteiza) – Niko Iraizoz (Lagunak)
  • Izan Gonzalez (Titin III.a) – Ekhi Larra (Eple)
  • Markel Martinez (Aurrera) – Aiert Aburuza (Pagazpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun