Eskualdeari dagokionez, Beti Gazteko gizon eta emakumeak (hauek pisu astunean bakarrik), Amaiurko emakumeak eta Basaburuko neska-mutil kadeteak lehiatuko dira
Kategoria hauetako bigarren jardunaldia apirilaren 26an jokatuko dute Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, igandean 11:30ean. Donezteben banatuko dira, beraz, lehen txapelak.
Maiatzaren 9an pisu arinenen lehia hasiko da Betelun. Gizonezkoen 300 kiloko txapelketako lehen jardunaldian, Antsoain, Berriozar, Beti Gazte, Txantrea A eta Txantrea B ariko dira. Emakumezkoen 240 kiloko lehen jardunaldian Amaiur, Antsoain A eta B, Araxes, Berriozar, Txantrea A eta Txantrea B ariko dira. Beti Gaztek ez du, beraz, laukoterik aurkeztuko kategoria honetan. Maiatzaren 16an, Elizondoko Juanjo Atxa pilotalekuan kategoria hauetako bigarren jardunaldia jokatuko dute. Helduekin batera, kadete mailakoek ere lehen jardunaldia jokatuko dute. Zazpi talderen artean, Baztango Basaburuko bi talde izanen dira.
Maiatzaren 30ean, azkenik, San Martin Unxen, txapelketa mistoa jokatuko dute, 280 kiloko kategorian. Antsoain, Araxes, Berriozar A-B, Beti Gazte eta Txantrea A-B-C lehiatuko dira. Kadeteen txapelketako bigarren jardunaldia ere bertan jokatuko dute.