Udaberriko erremonte txapelketaren finala Doneztebeko bestetan jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 16a

Udaberriko erremonte txapelketan parte hartuko duten erremontistetako batzuk, antolatzaile eta laguntzaileekin batera, Elgorriagako bainuetxean.

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko txapelketa-Microlan Aerospace Sari Nagusiaren aurkezpena egin zuten asteazkenean Elgorriagako bainuetxea. Txapelketa honetan bortz bikotek hartuko dute parte eta, asteburu honetatik hasita, Nafarroako hamaika herritara ailegatuko da (tartean, Iruritara maiatzaren 2an eta Berara ekainaren 13an) eta finala ekainaren 27an jokatuko dute Donezteben. Jaialdi guztiak ADANO elkartearen alde izanen dira.

Larunbat honetan Zubirin abiatuko da Elgorriagako bainuetxean aurkeztutako txapelketa

Zeberio II.a eta David Mitxeo doneztebarra, Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala, Eloi Otxandorena doneztebarra eta Barricart, Matxin III.a eta Otano eta Mikel Mikelarena oiztarra eta Ion izanen dira parte hartuko duten bikoteak. Final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia larunbat honetan, ekainak 18, jokatuko dute Zubirin. Ondotik, apirilaren 24an Uharten, maiatzaren 2an Iruritan, maiatzaren 9an Zizurren, maiatzaren 15ean Garesen, maiatzaren 23an Irunberrin, maiatzaren 29an Agoitzen, ekainaren 13an Beran eta ekainaren 19an Peraltan jokatuko dituzte partidak. Ligaxkako lau onenek finalerdiak jokatuko dituzte ekainaren 20an Burlatan eta final handia Donezteben jokatuko dute ekainaren 27an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun