Xorrotx eta fin

Basaizea elkartearen kulturaldiaz solasean

Xorroxin irratia 2026ko apirilaren 14a

Aurten ere Basaizea elkarteak Kulturaldi ederra prestatu du. Urte guzian, Baigorriko eskualdean eta eremu zabalagoa hartuz,  herritarrak horren esperoan egoten dira. Tartean hitzordu garrantzitsuena Nafarroaren eguna da. Kulturaldia, 1979. urtean sortu zen eta oraino bizi da. 
Baigorriko eskualdean orotariko euskarazko ekitaldiak eskaintzea du helburu: ikusgarri, antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta, etab. Bazterrak gure hizkuntzan inarrostea, hori oraindik ere beharrezkoa baita. 
Apirilaren hasmentatik ekitaldiak izan dira eta oraindik ere ikusgarri eta entzungarri aunitz dago iragartzeko eta gozatzeko.
Basaizea elkarteko Oihana Bidartekin egon gara goiz honetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun